José Luis Centella Gómez (Kordoba, Espainia, 1958ko uztailaren 31) espainiar politikaria da. Espainiako Alderdi Komunistako presidente ohia da, 2009 eta 2017 bitartean alderdiko idazkari nagusia izan zen.
1993an, 1996an eta 2000n Diputatuen Kongresurako hautatua atera zen Ezker Batua alderdiarekin Málagako hautes-barrutitik aurkeztuta. 2002an Felipe Alcaraz ordezkatu zuen Andaluziako Alderdi Komunistaren idazkaritza nagusian.
2009an Espainiako Alderdi Komunistako presidente hautatu zuten XVIII. batzarrean, Francisco Frutosen ordez.
2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten Ezker Batua Berdeak-Andaluziagatik Deia (IULV-CA) koalizioarekin Sevillako hautes-barrutitik aurkeztuta.
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |