Julián Zugazagoitia

Julián Zugazagoitia


Agintaritza ministroa

1937ko maiatzaren 17a - 1938ko apirilaren 8a
Ángel Galarza (en) Itzuli - Paulino Gómez

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 18a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Badajoz
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaBilbo1899ko otsailaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1940ko azaroaren 9a (41 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta idazlea
Lantokia(k)Madril
KidetzaFriends of the Soviet Union (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Julián Zugazagoitia Mendieta (Bilbo, 1899ko otsailaren 5a - Madril, 1940ko azaroaren 9a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1]. PSOE alderdiko burkide eta kazetaria izan zen. Espainiako Gerra Zibiletik Pariseko erbestean zela, Gestapok atxilotu eta, Espainiaratu ondoren, frankistek epaitu eta fusilatu zuten 1940ko azaroan.

Bere omenez, Bilboko Miribillako auzoan, kale batek bere izena darama. Bere familia Mexikora ihes egin zuen eta bertan bizi dira bere ondorengoak.

Langile baten semea, Euskadiko Ezkerraren Gazteak sortu eta berehala kide bilakatu zen. Primo de Riveraren diktaduran Santoñara erbesteratu zuten non idazteari ekin zion. 1931n jaioterriko zinegotzi hautatu zuten eta gero baita Badajozeko diputatu ere. PSOE alderdiko burkide eta kazetaria izan zen. Prieto zuzendari zuen El Liberal egunkarian erredaktore izanez hasi zen; PSOEko burkide eginik, La Lucha de clases aldizkarian ere idatzi zuen.

Gerra Zibila Madrilen pasa zuen Gobernazioko ministro izan zen, Negrínen gobernuan (1937-1938), eta geroago Defentsa Ministerioko idazkari. Gero Frantziara ihes egin zuen. Parisen erbesteraturik, Historia de la guerra de España (1940) idatzi zuen, bere obra garrantzitsuena, 1936-1939 bitarteko gerran Espainiako errepublikanoen artean izan ziren liskar eta ezadostasun politikoak aztertzeko baitezpadako iturburua dena. Parisen erbesteraturik zela, Gestapok atxilo hartu eta Espainiara itzuli zuten; Francoren gobernuak epaitu eta fusilatu zuen.

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari askotan idatzi zuen: La Lucha de Clases eta El Liberal Bilbon; La Vanguardia eta El Diluvio Bartzelonan eta PSOEren El Socialista zuzendu zuen.

Pablo Iglesias[2], Guerra y vicisitudes de los españoles.[3] Una vida heróica: Pablo Iglesias biografia-lana idatzi zuen (1926). Beste biografia eta eleberri batzuk ere idatzi zituen: Una vida humilde: Tomás Meabe (1927); Una vida anónima: Vida del obrero (1927); El asalto (1930, meatzariei buruz) edo Rusia al día[4] saikaerez gain, eleberriak ere idatzi zituen, 1927ko belaunaldian sar ditzakegunak:

  • Una vida anónima (1927)
  • El botín (1929),[5]
  • El asalto (1930)[6]
  • Los trabajos clandestinos, de 1934[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Julián Zugazagoitia Mendieta. .
  2. Zugazagoitia, Julian. Pablo Iglesias. Espainiako Langile Alderdi Sozialista. Gasteiz, 1980. ISBN 84-300-1976-6.
  3. Zugazagoitia, Julián. Guerra y vicisitudes de los españoles. Bartzelona: Tusquets, 2001. ISBN 84-8310-760-0
  4. Zugazagoitia, Julián. Rusia al día. Madril: Editorial España, 1932
  5. Zugazagoitia, Julián. El botín. Madril: Viamonte, 2004. ISBN 84-95086-84-0
  6. Zugazagoitia, Julián. El asalto. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-85-9
  7. Zugazagoitia, Julian. Los trabajos clandestinos. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-88-3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]