Kuqa Konderria | |
---|---|
Konderri mailako hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura | Aksu prefektura |
Izen ofiziala | 库车市 كۇچار شەھىرى |
Posta kodea | 842000 |
Herriburua | Xincheng Subdistrict (en) ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°42′55″N 82°57′38″E / 41.71525°N 82.96043°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 14.525,13 km² |
Altuera | 1.072 m |
Demografia | |
Biztanleria | 462.588 (2010) 530.328 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 32 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 997 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Matrikula | 新N |
xjkc.gov.cn |
Kuqa Konderria (uigurreraz: كۇچار ناھىيىسى, Kucha Nahiyisi; txinera sinplifikatuz: 库车县; pinyinez: Kùchē xiàn) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoko hiri bat da, Aksu prefekturan kokaturik dagoena. Antzinako Kucha erresuma budistak ematen dio izena.
Tian Shan mendilerroaren periferian kokaturik dago, Tarim arroaren iparraldean. Bederatzi herri eta sei herrixka hartzen ditu bere baitan.
Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −1.3 | 4.4 | 12.7 | 21.5 | 26.8 | 30.2 | 32.0 | 31.0 | 26.4 | 19.0 | 9.0 | 0.5 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −11.9 | −6.4 | 1.7 | 9.2 | 14.0 | 16.9 | 18.7 | 17.5 | 12.7 | 5.4 | −2.1 | −9.4 | 5.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.8 | 2.9 | 3.4 | 2.7 | 8.7 | 18.1 | 12.9 | 11.6 | 7.0 | 3.2 | 1.1 | 1.2 | 74.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.3 | 1.8 | 1.7 | 1.5 | 3.1 | 6.0 | 6.9 | 6.1 | 3.4 | 1.3 | 0.7 | 1.2 | 36.0 |
Eguzki orduak | 184.1 | 179.4 | 199.2 | 220.2 | 252.8 | 265.9 | 281.0 | 268.3 | 255.1 | 237.6 | 197.8 | 170.5 | 2711.9 |
Hezetasuna (%) | 64 | 52 | 40 | 31 | 34 | 39 | 41 | 44 | 45 | 49 | 55 | 66 | 46.7 |
Iturria: China Meteorological Administration [1] |
Han liburuaren arabera (K.o. 111 urtekoa) Kucha mendebaldeko 36 erreinuen arteko handiena zen. 81.317 biztanle zituen eta 21.076 pertsona prest ziren armak hartzeko[2].
Oasi baten inguruan altxatu zen eta inguruko populaziorik handiena bildu zuen. I. mendean budismoa iritsi zen. Hasieran Sarvastivada eskola nagusitu zen eta ondoren Mahāyāna[3]. Jin liburuaren arabera III. mendean mila estupa eta tenplu budista zeuden Kuchan. IV. mendean budismoaren zentro handia bihurtu zen, erregearen jauregiak ere tenplo budista baten itxura zuen. Garai hartakoak dira Kizil eta Kumtura leize budistak ere, gaur egun oraindik ikus daitezkeenak[3]. Kuchako monjeek (Po-Yen, Po-Śrīmitra eta bigarren Po-Yen batek) Txinara bidaiatu zuten eta budismoa hedatu zuten. V. mendeko Kumārajīva itzultzaile ezaguna Kuchan jaioa zen.
III. edo IV. mendean Kuchak bere txanpon propioak ekoiztu zituen. Hauek Kaiyuan Tongbao (開元通寳) txanponak ordezkatu zituzten. 621 urtetik aurerra ordea beraien ekoizpena eta erabilpena bertan behera geratu zen.
Erdialdeko Asiako metropoli bihurturik Zetaren Bidea bertatik igarotzen zen eta Sogdiana, Baktriana, Asia Hegialdeko hiriak, Iran eta Txinarekin harremanak eratu zituen[4]. Karabana-hirietan aberatsa zen eta "plazeren hiria" bezala ezagutzen zen, bertako musikariek eta dantzariek sona handia hartu zuten[5]. Zetaren Bideak "Kuchako musika" zabaldu zuen eta Tang dinastiako Txinan oso gustoko zuten[6].
VII. mendean Tang dinastiak mendebaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion. Oasi-erreinuak eraso zituen eta hauek eskuratzerakoan lau gotorleku handi eraiki zituen, hauetako bat Kuchan. Txina barnean gertaturiko An Lushan matxinadak nabarmen ahuldu zuen inperioa eta mendebaldeko lurrak tibetarren esku gelditu ziren. Garai honetan Kucha erreinu erdi-independentea izan zen, harik eta uigurrek berenganatu zuten arte[4]. XIII. menderako hiria bertan behera gelditu zen hiria.
Kucha erreinuko hiriburua egon zen tokitik 12 kilometro hegoaldera hiri berria eraiki zuten txinatarrek. 1887 urtean Francis Younghusband esploratzaile britainiarra bertatik pasa zen Pekinetik Indiarako bidaian. Honek kontzatzen duenez 60.000 biztanle inguru zituen. 590 m²-ko azalera zuen hiriak eta 25 metortako garaierako harresia eta 6 metrotako sakonerako zanga baten babesten zuten. Hiritik 730 metrotara 500 soldadurentzako barrakoiak zeuden[7].
Gaur egun Aksu prefekturan kokaturik dago, ipar-ekialdeko mugan. Aksu Hiriaren ondoren bigarren hiri handiena da eta azaleraz konderririk handiena. Hamalau talde etniko bizi dira bertan, nagusiki uigurrak, han txinatarrak eta Hui txinatarrak[3].
Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza bada ere zementu ekoizpena badu eta alfonbrak ere egiten dira.