Labor Day

Labor Day, lanaren eguna, AEBetan iraileko lehen astelehenean ospatzen den jaiegun federal bat da. Bere jatorria Lanaren Zaldunen Ordena Nobleak (Knights of Labor) New Yorken 1882ko irailak 5ean antolatu eta ospatu zuen desfile batean du. Kanadako Toronto hirian urtero ospatzen zen ospakizun batean inspiratu ziren. 1884an beste desfile bat egin zen, eta Knights of Laborrek urtero egitea erabaki zuten.

Beste erakunde batzuk, nagusiki Lehen Internazionalera afiliatutakoek, nahiago zuten maiatzak 1a, 1886an zortzi orduko lanegunaren aldarrikapen greba baten hasiera oroitarazten duen data, eta hiru egun beranduago, maiatzak 4an Chicagoko Haymarketeko matxinadara eraman zuena. Grover Cleveland presidenteak maiatzak 1eko jaia desordenentzako aukera bat izango zela pentsatu zuen. Beraz, mugimendu sozialista indartuko zuenaren beldur, azkar 1887an Knights of Labor taldearen posturari eta hauek eskatzen zuten Lanaren Egunaren datari bere babesa eman zien.

Ordutik, herrialde gehienetan ez bezala, AEBek lanaren eguna data ezberdin baten ospatzen dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]