Lismore gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Waterfordeko konderria |
Koordenatuak | 52°08′26″N 7°55′57″W / 52.1406°N 7.9325°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1185 |
Arkitektura | |
Estiloa | Victorian architecture (en) |
Webgune ofiziala | |
Lismore gaztelua (ingelesez Lismore Castle) Irlandako Waterford konderriko Lismore herrian dago, Blackwater ibaiaren gainean. Gazteluak gotiko estiloko berreraikitze bat jasan zuen XIX. mendean Devonshireko seigarren dukea izan zen William Cavendishen aginduz.
Gaztelua, lehen Lismore abadia egon zen toki berean dago, VII. mendean sortua izan zen monasterio eta ikasketa gunea. Elizgune garrantzitsu bat zen Henrike II.a Ingalaterrakoa erregea hemen 1171n egon zenean, 1185 arteko tarte laburrean izan ezik, bere semea zen Joan Ingalaterrakoak hemen castellum bat eraiki zuenean, tokiko gotzainen egoitza bezala erabilia izan zen. 1589an Lismore abandonatua izan zen, beranduago Walter Raleighek hartu zuelarik, nork jabetza saldu zuen 1602an, Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa erregearen eta Richard Boyle, Corkeko kondearen aurkako konspirazio batean parte hartu izanaz leporatuta gartzelaratua izan zenean.
Boyle Irlandatik Ingalaterrara 1588an irten zen 27 librarekin baino ez, dirutza ikaragarria biltzea lortuz. Gaztelua erosi ondoren, bere egoitza nagusi bihurtu zuen, hala, egoitza bikain bihurtzeko diru ugari erabiltzea eragin zuena. Hala, almenadun kanpo harresi bat egin zuen, gaztelu baten antzera, baita ate nagusi bat ere. Barnealdean apartamenduak birmoldatu zituen, sabaiak igeltsuarekin, brodatutako zetazko tapizekin eta belusarekin.
Hemen jaio zen, 1626/1627an Robert Boyle, fisika eta kimika modernoaren aitzindaria eta kondearen hamabost seme-alaben artean laugarrena.
Gaztelua hurrengo Corkeko kondeen eskuetara pasa zen Richard Boylengana iritsi arte, Corkeko laugarren kondea eta Burlingtongo hirugarrena zena, palladiar garaiko georgiar arkitekto ezaguna.
Lismore Irlandako Gerra konfederatuetan agertzen da 1645ean Lord Castlehavenek zuzendutako konfederazio katolikoko soldadu batzuek hiria eta gaztelua harpilatu zutenean, neurri batean Burlingtongo bigarren eta hirugarren kondeek zaharberritu zutena, hauen oinordekoetako bakar bat ere bertan bizi izan ez zen arren.
Gaztelua, Boyle familiako beste jabetza batzuk bezala (Chiswick House, Burlington House, Bolton Abbey eta Londesborough Hall) Cavendish familiak erosi zituen 1573an, Richard Boylen alaba eta oinordekoa zen Charlotte Cavendish (1731-1754) William Cavendishekin ezkondu zenean, Erresuma Batua eta Irlandako lehen ministroa izango zena. Bere semeak, bosgarren dukeak, lan garrantzitsuak egin zituen Lismoren, Blackwater ibaiaren gaineko zubia 1775ean kasu, Thomas Ivory arkitektoak diseinatu zuena.
Devonshireko seigarren dukea zen William Cavendish, arruntki duke ezkongabea bezala ezaguna, eraikinaren egungo itxuraren arduraduna izan zen. Gaztelua gotiko estiloko gotorleku feudal moduko bihurtzen bere aitaren oinordeko 1811n bihurtu bezain pronto hasi zen, William Atkinson arkitektoari 1812 eta 1822 artean gaztelua berreraikitzea enkargatuz, beti dukearen egoitza kuttuna izan zelarik. 1850ean, The Crystal Palace eraikinaren diseinatzailea izan zen Sir Joseph Paxtoni gazteluarentzat zenbait handitze eraikitzeko engargua eman zion.
Dukea hil ondoren, gaztelua aldaketarik gabe geratu zen. Fred Astaire dantzariaren arreba zen Adele gazteluan bizi izan zen Lord Charles Cavendishekin ezkondu ondoren, Devonshireko bederatzigarren dukearen semea zena, eta, bere senarra 1944an hil ondoren, Adelek gaztelua erabiltzen jarraitu zuen 1981ean hil zen arte. Gaztelua, gaur egun ere Devonshireko dukeen jabetzakoa da, baina ez dira bertan etenik gabe bizi, baizik eta bertan urtean zehar denboraldi laburrak ematen dituztela.
Chatsworth House familia beraren jabetzakoa da, eta Dowager Duchessen etxea eta egoitza nagusia da.