Luhuso | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Luhuso herriaren ikuspegia. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Louhossoa | |
Auzapeza | Jean-Pierre Harriet (2008-2014) | |
Posta kodea | 64250 | |
INSEE kodea | 64350 | |
Herritarra | luhusoar | |
Geografia | ||
Azalera | 7,38 km² | |
Garaiera | 71 - 369 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 869 (2018: 15) | |
Dentsitatea | 120,73 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 17,21 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,98 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 82,43 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 5,65 (2011) | |
Langabezia[1] | % 7,33 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 58,86 (2010) | |
Erabilera | % 26,58 (2011) |
Luhuso Lapurdiko hego-ekialdeko udalerri mugakidea da, Lapurdi Garaia eskualdekoa eta hango herririk txikiena dena populazioari dagokionez. Nafarroa Behereako mugan kokatuta dago.
Errobi ibaia udalerritik igarotzen da.
Aurretik Makea eta Lekorneko auzoa izanda, Luhuso XVII. mendearen amaiera aldera bihurtu zen udalerri independente. Aurretik, herria XVI. mende aldera hasi zen populatzen.
Frantziar Iraultzaren garaian, administrazio egitura berri bat agertzearekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herrik izenez aldatu zuten; Luhusok, Montagne-sur-Nive izena hartu zuen.
2016ko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe", "bakearen artisauak" izenekoak ("artisains pour la paix"). ETAren desarmatze zibilean laguntzen ahalegindu ziren, bake prozesuaren alde.[2]
Bi mendez, XIX. eta XX. mendeetan zehar, 500 biztanleko populazioa izan zuen Luhusok. XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanleria bikoiztu eta egun, ia 900 lagun ditu.
Luhusoko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Gaston Etchebère | 1989-1995 | |
François Césat | 1995-2008 | |
Jean-Pierre Harriet | 2008-2014 |
Luhuson[4] Sara-Ainhoa inguruko euskara[5] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |