Luis Alberto Monge

Luis Alberto Monge

39. Costa Ricako presidente

1982ko maiatzaren 8a - 1986ko maiatzaren 8a
Rodrigo Carazo Odio (en) Itzuli - Óscar Arias
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaPalmares Canton (en) Itzuli1925eko abenduaren 29a
Herrialdea Costa Rica
HeriotzaSan José2016ko azaroaren 29a (90 urte)
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Doris Yankelewitz Berger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Costa Rica (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Liberation Party (en) Itzuli

Find a Grave: 173346885 Edit the value on Wikidata

Luis Alberto Monge Álvarez (Palmares, 1925eko abenduaren 29a - San José, 2016ko azaroaren 29a) Costa Ricako politikaria izan zen.

Askatasun Nazionala alderdiko kide izan zen, eta hamasei urte zituela aurkeztu zen lehenengo aldiz hauteskundeetara. Sindikatuko buru izan zen, eta biltzar konstituziogileko diputatu hogeita lau urterekin. Nazioarteko politika eta kulturaren historia ikasi zuen. Hainbat hitzaldi eman ditu Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Alemania, Israel, Japonia eta beste hainbat herrialdetan. Nazioarteko funtzionario gisa, Lanaren Nazioarteko Erakundean lan egin zuen 1950-1952 urteetan, eta baita Latinoamerikako Ikerketa Demokratikoen zentroan ere. Costa Rican Gurutze Gorriko ofiziala izan zen.

1953-1958 urteen bitartean lehendakaritzako ministro izan zen. Costa Ricako enbaxadore izan zen Israelgo gobernuan, eta 1978an lehendakaritzarako hautagai. Kafe-ekoizleen, onuradunen eta esportatzaileen arteko harremanak zuzentzen dituzten legeen egile da; hegazti hazkuntzaren sustapena eta bilakaera indartu zuen, eta ordu arte musika-tresnengatik ordaintzen ziren zergak salbuetsi zituen. Bestalde, nekazaritzaren inguruko industria indartzeko aurreproiektua idatzi zuen.

1982an Costa Ricako presidente hautatu zuten. Lehendakaritzan 1986 arte egon zen, Óscar Arias ondorengo hautatu zuten arte. Askatasun Nazionala Alderdiko batzordeko kide izan zen, eta 1987an Richard Secord estatubatuar jeneralak Nikaraguako contrari lagundu izana leporatu zion. 1987an errugabe aitortu zuen bere burua bere agintaldian iruzurra eta legez kanpo aberastu izanaren salaketaren aurrean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]