Miguel Ángel Rodríguez Echeverría

Miguel Ángel Rodríguez Echeverría

8. Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusi

2004ko irailaren 15a - 2004ko urriaren 15a
César Gaviria - Luigi R. Einaudi (en) Itzuli
43. Costa Ricako presidente

1998ko maiatzaren 8a - 2002ko maiatzaren 8a
José María Figueres - Abel Pacheco (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSan José1940ko urtarrilaren 9a (84 urte)
Herrialdea Costa Rica
Familia
Ezkontidea(k)Lorena Clare Facio (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Costa Rica (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)University of Costa Rica (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaSocial Christian Unity Party (en) Itzuli

Miguel Ángel Rodríguez Echeverría (San Jose, 1940ko urtarrilaren 9a) costarricar ekonomista, enpresaburu eta politikaria da. Costa Ricako presidentea izan zen 1998-2002 bitartean.

Costa Ricako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan eskuratu zituen ekonomia eta gizarte zientzietako lizentzia, 1962an, eta zuzenbidekoa, 1963an; unibertsitate hartako irakasle ere izan da. Costa Ricako ikasketak amaitu ondoren, 1966an Berkeleyko Unibertsitatera aldatu zen ikasketak sakontzera. Harrezkero bere herriaren ordekari izan zen zenbait erakunderen bilkuretan, harik eta urte hartan bertan José Joaquín Trejos Fernández Costa Ricako lehendakariaren aholkulari ekonomiko izendatu zuten arte. Ondoren, ministro-kargua eta Costa Ricako Banku Zentraleko zuzendariarena izan zituen bere esku, baina 1970. urtean kargu politikoak bertan behera utzi eta irakaskuntzara itzuli zen.

1984. urtean Partido Unidad Social Cristiana alderdiaren zuzendaritzan sartu zen, eta handik lau urtera lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen garaipena lortu. 1990. urtean, ordea, diputatu hautatu zuten, eta 1991-1992 urteetan Biltzar Legegileko lehendakari izan zen. 1997. urtean berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara bere alderdiaren hautagai gisa, eta garaipena lortu zuen; Partido de Liberación Nacional alderdiko José María Figueresen ondorengoa izan zen, hortaz, lehendakaritzan 2002. urtera arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ángel Rodríguez Echeverría Aldatu lotura Wikidatan