Milka

Milka
Datuak
Motamarka erregistratua eta food brand (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaMondelēz International eta Kraft Foods
Historia
Sorrera1943

Milka (alemanezko akronimoa Milch und Kakao, "esnea eta kakaoa") 1901[1]. urtean Suitzan sortu zen txokolate marka Alemaniarra da. Mondelēz International gozotegi estatu batuarrarengatik mundu mailan ekoiztu da 1990[2].urtetik aurrera. 100 urtetan zehar, Milka nagusiki Lörrach, Alemanian ekoiztu izan da. 2012[3].urtean 140.000 tonelada txokolate ekoiztuz. Txokolatea, barra erara eta Gabonetarako[4] eta Pazko egunetarako formatu berezietan saltzen da. Enpresak, txokolatez estalitako gaileta eta bizkotxoak ere ekoizten ditu.

1825eko azaroaren 17an Phillipe Suchard txokolategileak (1797-1884) gozo-denda bat ireki zuen Neuchâtel-en, bertan, "chocolat fin de sa fabrique" eskuz eginiko postrea saldu zuen. Hurrengo urtean Suchard-ek bere enpresa handitu zuen eta Serrières deituriko hurbileko hirira mugitu zuen ekoizpena, bertan 25-30kg txokolate ekoizten zituen alokatutako errota zahar batean. 1890. hamarkadan zehar, esnea gehitu zitzaion Suchard txokolateari[5].

Produktua ondo bereizteko, 1901. urtean gaur egun famatua den estalki lilan ontziratu zen lehen Milka txokolatea. Produktuak Austriara barneratu ziren 1910.urteko hamarkadan ospea hedatzeko, eta 1913. urterako enpresaren ekoizpena 18 aldiz hazi zen 1880. urtearekin konparatuz[6].

1920ko hamarkadan Milkak txokolate tematikoen edizio mugatua sortu zuen. Gaiak Gabonak eta Pazkoa bezalako jaiekin lotzen ziren. 60ko hamarkadan Milka bere logotipo eta estalki lilarekin marka erregistratua eta Alemaniako txokolaterik salduena bihurtu zen. Ondorengo hamarkadetan Milka txokolatea gero eta gehiago hedatu zen eta horrekin batera bere produktuen hautaketa.

1970. urtean, Suchard-ek Tobler enpresarekin bat egin zuen Interfood sortzeko. 1982an Interfood eta Jacobs kafe enpresa elkartu egin ziren, Jacob Suchard sortuz. 1990ean Kraft Foods enpresak Jacobs Suchard, Milka barne, bereganatu zuen. 1995.urtean, Milka, ofizialki, eski babesle bihurtu zen, eta, beranduago, kirol babeslerik ospetsuenetako bat bihurtu zen Lienzen ospatu zen FISeko Alpina Koparen ondoren. 2012ko urrian, Kraftek bere janari lasterreko sektorea sortu zuen Mondelēz International izena hartu zuena[7]. 2016an merkatua are gehiago hedatu zuten Txina aldera.

Gaur egun, txokolatea eta Milkaren produktu gehienak Lörrachen (Alemania) ekoizten dira, nahiz eta Europan eta Latinoamerikan ere beste produktu batzuk ekoizten dituzten.

  • Barrak
    • Alpine Milk - Esnedun txokolate barra
    • Broken Nuts - Esnedun txokolate barra hurritz zatiekin
    • Milka eta Daim - Esnedun txokolate barra Daimeko zatiekin
    • Milka eta Oreo - Esnedun txokolate barra Oreoko betelanarekin
    • Choco-Swing - Esnedun txokolate barra galleta betegarriarekin
    • Txoko eta Galleta - Txokolatea esnearekin, kakao kremazko betegarriarekin eta galleta geruza batekin
    • Marrubi jogurta - Esnedun txokolate barra eta marrubi betegarriarekin
    • Karamelu - Esnedun txokolate barra karamelo betegarriarekin
    • Almendra-gozokia -Txokolatezko barra almendra zatiekin eta karamelu betegarriarekin.
    • Hurritz osoak - Esnedun txokolate barra hurritz osoekin
    • Txokolate zuria - Txokolate zurizko barra
    • Koko zuria - Txokolate zurizko barra kokoduna
    • Mahaspasa eta hurritzak - Esnedun txokolate barra mahaspasa eta hurritz zatiekin
    • Mugurdi krema - Txokolatezko barra, mugurdi betegarriarekin
    • Cow spots edo behi alaia - Esnedun txokolate barra txokolate zuriko orbanekin
  • Toffeeak
    • Milka Toffee - Esnez eta txokolatez betetako toffeea
    • Milka Toffee Hazelnut

Irudi Korporatiboa / Publizitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markaren ikurra behi lila bat da, lepoaren inguruan kanpai bat duena eta gehienetan Alpeetako zelai batean dagoena. 1990eko hamarkadan, Peter Steiner (musikagile suitzarra) Milkako komertzialetan agertu zen.

Milkak "samurtasuna" hartu du ardatz, 60ko hamarkadaz geroztik publizitateko gai nagusitzat. 1972an, Lila izeneko Milka behia bere publizitate kanpainen aurpegi bihurtu zen eta irudi hori gaur egunera arte mantendu da. Eski alpetarreko izar asko babestu ditu 1995etik (munduko eta olinpiar txapeldunak barne)[8]. 2015ean, Milkak Lila maskota zuen lila koloreko itsasontzi bat erabili zuen Alemania eta Austriako ibaiak zeharkatzeko udan. Itsasontzi honi "Muuboot" (Moo-boat ahoskatua) izena eman zitzaion.

2012an Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako orduko presidenteak bere gobernua Kraft Foodsekin Milka ekoizteko akordio batera iritsi zela iragarri zuen. Ordura arte, markako produktu gehienak Brasilgoak ziren. Multinazionalak ziurtatu zuen obligazioak unitate txikienei bakarrik eragiten ziela, tableta handienak Alemania eta Suitzako lantegietatik inportatzen jarraituko baitzuten[9].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Staff, Guardian. (2009-09-07). «Kraft and Cadbury: the brands» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. (Ingelesez) The history of Kraft and its many, many brands. 2010-12-02 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  3. (Alemanez) Jakob, Nora. «Lörrach: Eine ganze Stadt ist verrückt nach Milka» www.wiwo.de (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. (Ingelesez) «Mondelēz International, Inc. - Stories» Mondelēz International, Inc. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  5. «Milka - Comment est né le nom Milka» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  6. «About Milka» www.milka.de (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  7. (Ingelesez) «Kraft Foods to rename snacks company Mondelez» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  8. «Milka Ski Sponsoring – Special Start to a Special Season - FIS-SKI» web.archive.org 2016-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Cristina anunció el Milka "made in Argentina"» El Cronista (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]