Palestina Estadioa | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 31°31′19″N 34°27′05″E / 31.52206°N 34.45142°E |
![]() | |
Palestina Estadioa (arabieraz: ملعب فلسطين) Gaza hirian dagoen estadioa da. Palestinako futbol selekzio nazionalaren egoitza da eta bere edukiera 10.000 ikusle ingurukoa da.[1]
Israelek 2006ko apirilaren 1ean bonbardatu zuen, erdiko puntuan zuzenean, eta, sortutako kraterra zela eta, harrezkero ezin izan zuten erabili. FIFAk konponketa lanak finantzatuko zituela iragarri zuen.[2] 2012ko azaroaren 19an, Hodeiko Zutabe Operazioan zehar, Israelgo Defentsa Indarrek berriro bonbardatu zuten. Israelek eraso hori Hamasek Israelera koheteak jaurtitzeko ustez erabiltzeagatik izan zela adierazi zuen.[3] Estadioak eta barruko kirolen pabiloitik gertu zegoen eremuak kalte handiak jasan zituzten, eta, ondorioz, mundu osoko futbol-jokalari ospetsuek ekintza horien aurkako eskaera sinatu zuten.[4]
2023ko Israel-Palestina gatazkan, israeldarrek berriro eraso eta palestinar taldeak ezin zuen estadio erabili 2026ko Munduko Futbol Txapelketaren sailkapen-neurketetan. Hori zela eta, Arabiar Emirerri Batuetako Sharjah Estadioa bere etxeko egoitzatzat hartu zuten.[5]