Primary Colors (euskaraz Oinarrizko Koloreak), Mike Nichols estatubatuarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Joe Klein kazetariaren 1996ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, biak ere Bill Clinton politikariaren 1992ko AEBetako presidentzia hauteskundeetako kanpainian oinarrituak. John Travolta, Emma Thompson, Billy Bob Thornton, Kathy Bates, Maura Tierney, Larry Hagman eta Adrian Lester aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Kathy Bates) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Sariaren (Elaine May) izendapenak jaso zituen.
1992, AEB, 1992. Jack Stanton (John Travolta) Arkansasko gobernadore demokrata AEBetako Presidentzia Hauteskundeetako kanpainian buru-belarri dabil. Susan (Emma Thompson) emaztea eta hurbileko kolaboratzaile talde baten laguntzaz, atsedenik gabe bozkak bereganatzeko lanean. Kanpainiaren korrodinatzailea Henry Burton (Adrian Lester) afroamerikar gazte idealista da, eskubide zibilen aldeko lider baten biloba. Kanpaiinia bete-betean dela, sexu-eskandalu batek Stanton zipriztinduko du, horrek bere familia eta lantalde osoa babes ematera derrigortuko ditu.