Regina de Lamo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Regina de Lamo y Jiménez |
Jaiotza | Úbeda, 1870eko irailaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Bartzelona, 1947ko azaroaren 17a (77 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, piano-jotzailea, musika-irakaslea, vocal coach (en) , editorea, sindikalista, bankaria eta poeta |
Izengoitia(k) | Nora Avante eta Regina Lamo de O’Neill |
Genero artistikoa | Nobela erromantikoa saiakera olerkigintza antzerkia |
Musika instrumentua | pianoa |
Regina de Lamo y Jiménez (Úbeda, 1870eko irailaren 7tik – Bartzelona, 1947ko azaroaren 17ra) intelektual espainiarra, ekintzaile polifazetikoa Espainiara diktadura frankista iritsi zen arte. Piano jolea, musika eta kantu irakaslea, idazlea, kazetaria, feminista eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista, ekonomia eredu kooperatiboaren sustatzailea, sindikalismoaren eta anarkismoaren defendatzailea eta propagandista izan zen. Bere idatziak Regina Lamo Jiménez, Regina de Lamo Ximénez, Regina Lamo de O'Neill eta Nora Avante ezizenez sinatu zituen.[1] [2] Lidia Falcón-en izeko.
Anselmo de Lamo eta Micaela Jiménez gurasoak liberalak ziren eta alabari heziketa osoa eman zioten, emakume kultu eta ezinegon bihurtuz. 1876an, sei urte zituela, Madrilera joan ziren eta horrek Institución Libre de Enseñanzaren ideiekin bat datorren heziketarekin garatzeko aukera emango zion.[1]
Enrique O'Neill Acosta irlandar jatorriko diplomatiko mexikarrarekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten, Carlota O'Neill de Lamo 1905ean eta Enriqueta O'Neill de Lamo 1909an.[1]
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, bere alaba espetxeratu zuten. Gerra Madrilen eman zuen, errepublikanoen umeak ebakuatzeko lanetan. Lidia txikia zaintzen zuen bitartean, Carlota O'Neill alaba askatzen saiatu zen baita eta galdutako bilobak aurkitzen.
Gerra ostean Bartzelonara joan zen bere alaba Enriquetaren babespean. Carlota aske geratzean, Bartzelonara mugitu zen haiekin. José Bernabé Olivaren esku-hartzeari esker, bere alabak biloben zaintza berreskuratu zuen eta Bartzelonara joan ziren bizitzera. Familiaren finantzaketan kolaboratzeko, hiru emakumeek ezizenekin argitaratu zuten: Lamok Nova Avante bezala, Enriqueta Regina Flavio bezala eta Carlota, Laura de Noves ezizenarekin.
98ko Belaunaldiko idazletzat hartzen da Carmen de Burgos, Sofía Casanova, Consuelo Álvarez Pool (Violeta), Blanca de los Ríos, Belén de Sárraga, Rosario de Acuñarekin batera, garaiko androzentrismoa zela eta geroago aitortua.[3] [4]
1920ko eta 1930eko hamarkadetako mugimendu sozialen kroniketan agertzen da. 1920an, Lehen Langileen Bankuaren sortzailea izan zen, Valentzian. Editorial Cooperativa Obrera-ren sortzailea.[1] Lluís Companys eta Amadeu Aragay i Davírekin batera, La Terra aldizkarirako idatzi zuen.[1] [5] 1920an Kataluniako Kooperatiben Eskualdeko Biltzarrean hizlaria izan zen, 1921ean Valentziako Kreditu Kooperatiba Popularreko ordezkaria Kooperatiben I. Biltzar Nazionalean eta 1922an L'Unió de Rabassaires i altres cultivadors del Camp de Catalunya (UR) sindikatuko sortzaileetako bat. Lanaren Nazioarteko Erakundearen (ILO) eta Nazioen Elkartearen (SDN) ordezkari gisa Genevara bidaiatu zuen Clara Campoamorrekin batera.[1]
Nosotras argitaletxe marxista-feministan kolaboratu zuen, Hildegart Rodríguez eta Irene Falcónekin batera. Federica Montsenyren Escrits politics liburuaren hitzaurrea egin zuen eta Santiago Valentí Camp -en aldarrikapen femeninoak (1927). Rosario de Acuñaren lanen azken edizioak argitaratzeaz arduratu zen. [1] [6]
Emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen, jaiotza-kontrola eta abortatzeko eskubideak, eugenesia, eutanasia eta maitasun askea sutsuki defendatu zituen. [7] Baita animalista ere, Espainiako Asociación de amigos de los animales y las plantas-eko sortzailekidea izan zen. Zezenketak indargabetzearen alde eta ekitaldi horietan parte hartzen duten zaldietan bularretakoak erabiltzeko kanpainan sutsu agertu zen.
Bere argitalpen aipagarrienak: