Revue des Deux Mondes

 Revue des Deux Mondes
Jatorria
Sorrera-urtea1829
IzenburuaRevue des deux Mondes, Revue des deux mondes eta مجلة العالمين
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ekoizpen lekuaParis
OCLC476419311
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Emanaldia
Hasiera-data1829
Amaiera-data1930
Argumentu nagusialiteratura, kultura, politika eta Frantzia

revuedesdeuxmondes.fr
Twitter: Revuedes2Mondes Edit the value on Wikidata

Revue des Deux Mondes (euskaraz: «Bi Munduko Aldizkaria») Frantziako hilabetekaria da. 1829ko uztailean sortua, bera da oraindik irekita jarraitzen duen Frantziako hedabide zaharrenetariko bat. XIX. mendean erromantizismoaren idazle eta kritikari gazteen adierazpen bidea izan zen. Ideologikoki liberalismoarekin lerrokatu zen.

1830an, Journal des Voyages aldizkaria beretu zuen. 1831tik, Francisco Buloz erredakzio-buru izan zen. Hasieran literatura zen aldizkariaren gai nagusia eta, horrela, izen handiko egileen lanak jaso zituen: Alexandre Dumas, Alfred de Vigny, Honoré de Balzac, Prosper Mérimée, Sainte-Beuve, Charles Baudelaire eta beste asko.

Izan ere, poliki-poliki, beste gaiak gailendu ziren: politika, ekonoma eta arte ederrak. Bigarren Inperioan aldizkaria oposizioan egokitu zen. Buloz 1877an hil zen. XIX. mendearen amaieran, Ferdinand Brunetièren eraginez, eman zen antiklerismoaren erasoan, elizaren alde lerrokatu zen. 1945an, Revue, littérature, histoire, arts et sciences des Deux Mondes izenburua hartu zuen. 1956an, Hommes et Mondes aldizkariarekin elkartu zen. 1969tik hilabetekaria bihurtu zen. 1972an, Revue mensuelle des Deux Mondes izenburua hartu zuen, 1982an berriro ere bere betiko izena hartzeko: Revue des Deux Mondes.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Larousse encyclopédique, 9.liburuki, 8968-9 or., 1985. (ISBN 2-03-102309-8) (9.liburuki). (ISBN 2-03-102300-4) (edizio osoa).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]