Robert Saladrigas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1940ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 2018ko urriaren 22a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta literatura-kritikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Robert Saladrigas Riera (Bartzelona, Katalunia, 1940ko otsailaren 12a – 2018ko urriaren 22a) kazetaria, kritikaria eta idazlea izan zen, Katalunian ospetsua.
Ekonomia ikasketak hasi bazituen ere, laster utzi zituen, kazetaritzan eta literaturan buru-belarri murgiltzeko. Egunkari eta aldizkari askotan idatzi zuen, besteak beste, Solidaridad Nacional, El Correo Catalán, TeleXpres, La Vanguardia (hedabide honetan 1981tik 1994ra "Libros" gehigarria koordinatu zuen),ABC, Siglo 20, Tele/Estel, Cavall Fort, Mundo, Destino.
1974an Edicions Galba sortu zuen; 1978 arte zuzendu zuen. 1978tik 1984ra TVEko Kataluniako egoitzan Signes eta Veus i Formes saio kulturalak zuzendu zituen. Kate berean bost kapitulutan egin zen Cambres Barrades nobela eta Històries de Cara i Creu telesaila zuzendu zituen. Zenbait irratietan ere kolaboratu du: Ràdio 4, Radio Peninsular, COM Ràdio, Catalunya Ràdio.
Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dira. Montse Gilabert-ekin ezkonduta zegoen.[1][2]