Roland Dumas (Limoges, Frantzia, 1922ko abuztuaren 23a) frantses politikari eta abokatua da.
Alderdi Sozialistako zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen. 1983an, Europako Arazoetarako ministro izendatu zuten urtebeterako; 1984an, Kanpo Harremanetarako ministro egin zuten 1986 arte, eta, azkenik, Kanpo Arazoetarako ministro (1988-1993). 1995tik 1999ra bitartean, Frantziako Konstituzio Batzordeko lehendakaria izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Dumas |