Salima Mukansanga | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Salima Mukansanga | ||||||||||||||||||
Jaiotza | Ruanda, 1988ko uztailaren 25a (36 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Ruanda | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol arbitroa | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Salima Rhadia Mukansanga (Ruanda, 1988ko uztailaren 25a) ruandar futbol arbitro bat da.[1]
Salima Mukansanga 1988an jaio zen. Lanbidez emagina den arren, nazioarteko arbitro gisa hasi zen 2012an.[2] 2017an, herrialdeetako selekzioen partida bat arbitratu zuen 20 urtetik beherakoen Emakumezkoen 2018ko Munduko Futbol Kopako sailkapen fasean, Kenyaren eta Etiopiaren artekoa.[3] 2018an, Uruguaiko 17 urtez azpiko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopako arbitro nagusia izan zen, eta Algarbeko Futbol Kopako (Portugal) partida batzuk arbitratu zituen.[4]
Frantzian egindako Emakumezkoen 2019ko Munduko Futbol Kopako arbitroetako bat izan zen eta Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen. Nazioarteko emakumezkoen futboleko mailarik goreneko partidak arbitratzeaz gain, Mukansangak historia egin zuen 2022an, Afrikako Nazioen Kopako partida bat, gizonezkoen sailean, arbitratutako lehen emakumea izan baitzen.[5] Era berean, 2022an lehen hiru emakume arbitroetako bat izan zen Qatarren jokatutako Munduko Kopako gizonezkoen partidetan.[6]
2022an, Salima Mukansanga BBCren 100 emakumeen zerrendan sartu zen.[7]