Tarqumiyah edo Tarqumiya [ 1] (arabieraz : ترقوميا ) Hebron probintziako hiri palestinarra da, Hebrondik 12 kilometro ipar-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 19.311 biztanle zituen 2017an[ 2] .
Hirian bizi diren familia hedatu (hamule ) nagusiak Al Fatafta, Al Ja’afra, Taneneh, Qabaja, Eghrayeb, Abu Haltam, Shalalfa eta Al Dababsa dira[ 1] .
Urtea
Biztanleria
1863
400 inguru[ 3]
1870
108 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[ 4]
1922
976[ 5]
1931
1.173[ 6]
1945
1.550[ 7]
1961
2.651[ 8]
1997
10.567[ 9]
2007
14.357[ 10]
2017
19.311[ 2]
2007an, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[ 1] :
Israelgo lan-merkatua (% 50)
nekazaritza (% 30)
kudeaketa (% 15)
merkataritza (% 3)
industria (% 1)
zerbitzuen sektorea (% 1)
Langabezia -tasa % 14,5 ingurukoa zen[ 1] .
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 94 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 67,8 emakumezkoak ziren. Urte berean, 4.664 ikasle eta 170 irakasle zeuden hirian[ 1] .
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamar eskola publiko daude Tarqumiyahn. Eskola horietatik bost mutilenak dira eta bost neskenak. Horrez gain, badago hiru haurtzaindegi[ 1] .
Bost meskita daude hirian[ 1] :
Al Umari meskita
Al Amer Qais meskita
Al Kholafa’ al Rashedeen meskita
Al Atqeya’ meskita
Alshafiy meskita
↑ a b c d e f g (Ingelesez) Tarqumiya Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2009) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) (Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 78 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Frantsesez) Guérin, Victor. (1869). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 1 Paris: L'Imprimerie Nationale, 345 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem. , 162 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table V, Sub-district of Hebron» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 10 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 34 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics : 23. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 14 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics : 118. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
Historia Administrazioa Hiriak, herriak Palestinarrak Artea, arkitektura Ekonomia Osasuna, hezkuntza Kultura Sukaldaritza Musika Ibaiak, errekak Emakumeak