The Dubliners | |
---|---|
![]() The Dubliners taldeko kideak 2005. urtean. Ezkerretik eskubira: Eamonn Campbell, John Sheahan, Barney McKenna, Seán Cannon eta Patsy Watchorn. | |
Datuak | |
Jatorria | Dublin![]() |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1962 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Columbia, Epic, Legacy, Major Minor, EMI, Transatlantic, Polydor, CHYME, Lunar, Harmac, Baycourt, Celtic Collections |
Taldekideak | |
John Sheahan Seán Cannon Patsy Watchorn Taldekide ohiak: Ronnie Drew Luke Kelly Ciaran Bourke Barney McKenna Bobby Lynch Jim McCann Paddy Reilly Eamonn Campbell | |
Informazio gehigarria | |
Silly Wizard's "Official" History Pages | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
The Dubliners Irlandako talde beterano eta emankorra da, folk musika estilokoa.
1962an Dublinen sortutakoa.Talde bezala bere hasierako emanaldiak Dublingo O'Donoghue's Pub tabernan eman zituzten. Beren izena James Joyce idazlearen Dublindarrak ("Dubliners") eleberriaren izenburutik hartu zuten.
Ronnie Drew (1962-1974; 1979-1995), Luke Kelly (1962-1984), Ciaran Bourke (1962-1974) eta Barney McKenna (1962-2012) jatorrizko taldekideak izan ziren.
Geroxeago, Bobby Lynch (1964-1965), Jim McCann (1974-1979) eta Paddy Reilly (1995-2005) taldean ibili dira, baina gaur egun segitzen dutenak John Sheahan (1964-), Seán Cannon (1982-), Eamonn Campbell (1987-2017) eta Patsy Watchorn (2005-) dira.
Taldekide sortzaileen eta taldea beraren ezaugarri nagusia heuren bizar luzeak izan dira, 1960ko hamarkadan taldea sortu zenean nahiko ez ohikoa eta apurtzailea zen irudia. Bitxikeri gisa, Euskal Herrian Bizardunak folk taldeak imitatu duen irudi bera.
2006 arte 41 disko kaleratu dituzte. 2007an, parte hartu dute Bilbo Hiria Irratiaren 10. urteurrenean, Kafe Antzokian (Bilbo) kontzertua emanez. Eta 2008ko azaroaren 5ean, toki berean, Ronnie Drew hildako kantariari omenaldia egin zioten, bertan Phelim Drew semea, musikari eta aktorea, Antonio Breschi ("Nomadic Piano"), Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala Ajuriagerra, Jose Angel Irigaray eta Benito Lertxundi egon zirelarik.