The Front Page (1974ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | The Front Page |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta komedia erromantikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Front Page (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | I. A. L. Diamond Billy Wilder Ben Hecht Charles MacArthur |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paul Monash (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Ekoizle eragilea | Jennings Lang |
Edizioa | Ralph E. Winters (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Henry Bumstead (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Billy May |
Argazki-zuzendaria | Jordan Cronenweth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
The Front Page (euskaraz Azal Nagusia) 1974ko Billy Wilder estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. 1928ko Ben Hecht eta Charles MacArthur idazleen The Front Page antzezlanean oinarritua dago, aurretik, 1931an Lewis Milestone zuzendariaren The Front Page eta 1940ko Howard Hawks zuzendariaren His Girl Friday filmen bertsioak ere burutu zirelarik.
Earl Williams (Austin Pendleton) poliziak hilketa leporatu eta heriotz zigorra gauzatzeko egun bakar bat falta zaion espetzeko preso bat da. Une berean, Hildy Johnson (Jack Lemmon), Chicago Examiner egunkariko kazetaria Peggy Grant (Susan Sarandon) pianojole gaztearekin ezkontzeko zorian da. Bikoteak Philadelphiara bizitzera joateko asmoa du, baina Chicago Examiner egunkariko Walter Burns zuzendaria (Walter Matthau) ez dago asmo horrekin bat, bere kazetari onena egunkarian gelditzea nahi baitu, hortaz Hildy eta Peggy banatzen saiatuko da. Burnsek Hildyk Williams presoaren urkatzeari buruzko erreportaia egin dezan nahiko du, baina Hildyk uko eginen dio. Osasun azterketan Earl presoak espetxetik ihes egitea lortu eta halabeharrez Hildyrekin kazetarien gelan topatuko da. Hildyk esku artean albistearen esklusiba bat duela ikusiz, Earl presoari elkarrizketa baten truk "laguntzeko" prest agertuko da.