The Lost City of Z (euskaraz Z Hiri Galdua) 2016ko James Gray estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako biografia eta abentura film bat da. 2009an David Grann estatubatuar kazetariak idatzitako izenburu berdineko liburuan oinarritua dago, honetan Percy Fawcett ingeles esploratzailearen bizitza kontatzen da eta bere Z hiri galduaren hipotesia. Charlie Hunnam, Robert Pattinson, Sienna Miller, Tom Holland, Angus Macfadyen, Ian McDiarmid eta Franco Nero aktoreek antzeztu zuten.
1925, Percy Fawcett (Charlie Hunnam) ingeles esploratzaileak Brasilgo Amazonia ohianean barneratu zen espedizio bat zuzendu zuen. Fawcettek bertan zela oihana kartografiatu eta malariaren ondorioz maingu gelditu arren, Z hiria delakoa topatu zuen. Bere lankide sineskaitzen mespretsua jasan zuen, berak topatutako ustezko erresuma iruzur hutsa zela baizioten. Bere aurkikutzaren frogak topatu asmoz, Fawcett bere semearekin batera (Tom Holland) oihanera itzuli eta gaixotasu, intsektu, suge, gezi pozoitsu eta arriskuei aurre egin behar zieten. Inoiz ez zen haietaz gehiagorik jakin izan, eta beren desagerpena XX. mendeko esploraketaren misterio handienetakoa bilakatu zen.