Valentin Foronda | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1751ko otsailaren 14a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Iruñea, 1821eko abenduaren 24a (70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, diplomazialaria, idazlea eta kazetaria | ||
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Valentin Tadeo Foronda Gonzalez de Etxabarri (Gasteiz, Araba, 1751ko otsailaren 14 – Iruñea, 1821eko abenduaren 24), ekonomialari eta idazle ilustratua zen.
Handikien familia batean jaioa, San Carlos bankua eta Filipinetako Konpainia sortu zituen Frantzisko Cabarrúsekin batera, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zein Filadelfiako American Philosophical Society elkarteko kide izan zen.
1789 baino lehen moderatua bazen ere, gero liberalago bihurtu zen eta, 1793an, Inkisizioak Hego Euskal Herria astindutako Konbentzio Gerran frantsesen alde egin izana leporatu zion. Horregatik Bergaratik alde egin behar izan zuen, eta Europan zein Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen. Politikari ere ekin zion eta auziak izan zituen absolutistekin.[1]