Yannick Bellon | |
---|---|
![]() (2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie-Annick Bellon |
Jaiotza | Biarritz, 1924ko apirilaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Parisko 18. barrutia, 2019ko ekainaren 2a (95 urte) |
Familia | |
Ama | Denise Bellon |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Marie-Annick Bellon, ezagunagoa Yannick Bellon, (Miarritze, 1924ko apirilaren 6a - 2019ko ekainaren 2a), euskal zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen. Estilo pertsonal, ausart eta konprometituko zinemagile feminista izan zen. Talentu handiko zazpi hamarkada osatu zituen zinemagintzan, nahiz eta bere lana oso ezaguna ez den Frantziatik kanpo.[1][2][3]
Bellon Miarritzen jaio zen bere familia, aitaren osasun arazoengatik, Paristik etorri zelako. Bertan 10 urte izan arte bizi izan zen eta gurasoen dibortzioa eta gero, ama Lyon aldeko kazetari judu batekin ezkondu zenean, bertara joan zen.16 urte zituela hasi zen Bigarren Mundu Gerra eta ahizparekin batera Miarritzera iztuli zen, bertan aitona-amonek zaindu zituztelarik. Gazte gaztetatik inguru artistikoan bizi izan zen. Bere ama, Denise Bellon, XX. mendean Frantziako argazkilaririk famatuenetakoa izan zen eta Jacques Brunius zinemagilea, bere osaba. Bere ahizpa Loleh Bellon aktore eta antzerkigilea izan zen.[4] Jacques Bellon magistratua, bere aita. 1954ean Henry Magnan poeta eta kazetariarekin ezkondu zen eta 1963an dibortziatu.[2][5]
24 urte zituela zuzendu zuen Bretainiako uharte batean bere lehendabiziko film laburra, Goémons eta Sari Nagusia jaso zuen Veneziako Biurtekoan.[1] Telebistarako ere lanean ibili zen errealizadore gisa eta 1972an zuzendu zuen bere fikziozko lehen film luzea: Quelque part quelqu'un bere buruz beste egin zuen Henry Magnan senar ohiari omenaldia eginez. 1974an, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuen La Femme de Jean filmarekin, emakumeen askatasunaren eta emantzipazioaren aldeko lana.[2]
Bellon feminista agertuko da bera arduratzen zuten gaien inguruko hausnarketak erakusten zituzten filmak egitearei ekinez: denbora eta oroimena Jamais plus toujours-en, bortxaketa L’Amour violé-n, bularreko minbizia L’Amour nu filmean, artea bazterkeria gainditzeko baliabide gisa Les Enfants du désordre filmean, bisexualitatea La Triche-en eta ekologia L’Affût filmean. 2001ean, Chris Markerrekin batera, ama omendu nahi izan zuen Le Souvenir d’un avenir filmarekin. 2018an zuzendu zuen bere azken lana (D’où vient cet air lointain?).[1]