1960ko Frantziako Tourra

1960ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa47. Frantziako Tourra
Txapelketa1960 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakekainak 26 – 1960.eko uztailak 17
Luzera4.173 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaLille
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak128
Amaitu dutenak81
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini (Carpano)
TxapeldunordeaITA Graziano Battistini (Legnano)
HirugarrenaBEL Jan Adriaensens
Puntukako sailkapenaFRA Jean Graczyk (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
Eskalatzailerik onenaITA Imerio Massignan (Legnano)
Talderik onenaFRA Frantzia
◀19591961▶
Dokumentazioa

1960ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatu zen. 4173 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.

128 txirrindularik parte hartu zuten 14 txirrindulariko 4 taldetan eta 8 txirrindulariko beste 9 taldetan banatuta. 81 izan ziren proba amaitu zutenak. Arlo honetan Italiako talde nazionala nabarmendu zen, Parisera bere txirrindulari guztiekin iritsi zena.

Seigarren etapan lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu zen. Gastone Nencini, Roger Rivière, Jan Adriaensens eta Hans Junkermann izan ziren lau txirrindulari horiek, helmugan pelotoiari 14 minutu baino gehiago atera ziotelarik, eta Tourraren edizio honen garapena markatuko zuena, horietatik hiruk lehen lau postuetan amaitzea lortuko baitzuten. Ihesaldiko laugarren kidea zen Roger Rivièrek ez zuen proba amaitzea lortu, 14. etapan Col de Perjuret jaisten istripu ikusgarri bat jasan baitzuen, bere kirol karrera amaitutzat emango zuena, bizkarrezurra haustean.

Lehen aldiz, trenbide bidez joan zen etapa baten helmugatik hurrengoaren hasiera punturaino. Uztailak 5ean izan zen, Bordele, 9. etapa amaitu zen tokia, eta Mont-de-Marsanen artean, non hurrengo egunean 10. etapa hasi zen.

Tourraren garaileak, Gastone Nencini, proba 37,210 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Lehenbiziko euskalduna Carmelo Morales bizkaitarra izan zen, hogeigarren postuan amaitu zelarik.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a (a) ekainak 26 Lille - Belgika Brusela 108 Belgika Julien Schepens Belgika Julien Schepens
1.a (b) ekainak 26 Belgika Brusela-Belgika Brusela 28 (erlojupekoa) Frantzia Roger Rivière Italia Gastone Nencini
2.a ekainak 27  Belgika Brusela - Malo-les-Bains 208 Frantzia René Privat Italia Gastone Nencini
3.a ekainak 28 Malo-les-Bains - Dieppe 209 Italia Nino Defilippis Frantziako Bandera Joseph Groussard
4.a ekainak 29 Dieppe - Caen 211 Frantziako bandera Jean Graczyk Frantziako bandera Henri Anglade
5.a ekainak 30 Caen - Saint-Malo 189 Frantziako bandera André Darrigade Frantziako bandera Henri Anglade
6.a uztailak 1 Saint-Malo - Lorient 191 Frantziako bandera Roger Rivière Belgika Jan Adriaensens
7.a uztailak 2 Lorient - Angers 244 Italiako bandera Graziano Battistini Belgika Jan Adriaensens
8.a uztailak 3 Angers - Limoges 240  Italia Nino Defilippis Belgika Jan Adriaensens
9.a uztailak 4 Limoges - Bordele 225 Belgika Martin Van Geneugden Belgika Jan Adriaensens
10.a uztailak 5 Mont-de-Marsan - Paue Mendiko etapa 228 Frantziako bandera Roger Rivière Bandera de Italia Gastone Nencini
11.a uztailak 6 Paue - Luchon Mendiko etapa 161 Suitzako bandera Kurt Gimmi Italiako bandera Gastone Nencini
12.a uztailak 7 Luchon - Tolosa Okzitania 176 Frantziako bandera Jean Graczyk Italiako bandera Gastone Nencini
13.a uztailak 9 Tolosa Okzitania - Millau 224 Belgika Louis Proost Italia Gastone Nencini
14.a uztailak 10 Millau - Avignon 217 Belgika Martin Van Geneugden Italia Gastone Nencini
15.a uztailak 11 Avignon - Gap 187 Belgika Michel Van Aerde Italia Gastone Nencini
16.a uztailak 12 Gap - Briançon Mendiko etapa 172 Italiako bandera Graziano Battistini Italiako bandera Gastone Nencini
17.a uztailak 13 Briançon - Aix-les-Bains Mendiko etapa 229 Frantziako bandera Jean Graczyk Italiako bandera Gastone Nencini
18.a uztailak 14 Aix-les-Bains - Thonon-les-Bains Mendiko etapa 215 Espainiako bandera (1939) Fernando Manzaneque Italiako bandera Gastone Nencini
19.a uztailak 15 Pontarlier - Besançon 83 (erlojupekoa) Suitzako bandera Rolf Graf Italiako bandera Gastone Nencini
20.a uztailak 16 Besançon - Troyes 229 Frantziako bandera Pierre Beuffeuil Italiako bandera Gastone Nencini
21.a uztailak 17 Troyes - Paris 200 Frantziako bandera Jean Graczyk Italiako bandera Gastone Nencini

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken sailkapen nagusia
1. Gastone Nencini  Italia 112h 08' 42"
2. Graziano Battistini  Italia + 5' 02"
3. Jan Adriaensens  Belgika + 10' 24"
4. Hans Junkermann  Alemania + 11' 21"
5. Jef Planckaert  Belgika + 13' 02"
6. Raymond Mastrotto  Frantzia + 16' 12"
7. Arnaldo Pambianco  Italia + 17' 58"
8. Henri Anglade  Frantzia + 19' 17"
9. Marcel Rohrbach  Frantzia + 20' 02"
10. Imerio Massignan  Italia + 23' 28"
11. Fernando Manzaneque Espainia + 25' 59"
12. Albertus Geldermans  Herbehereak + 26' 33"
13. Jean Graczyk  Frantzia + 26' 55"
14. François Mahé  Frantzia + 32' 36"
15. Louis Rostollan  Frantzia + 34' 18"
128 partehartzaile, 81 sailkatu

Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean Graczyk 74 punturekin
  2. Graziano Battistini 40 punturekin
  3. Gastone Nencini 35 punturekin

Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Imerio Massignan 56 punturekin
  2. Marcel Rohrbach 52 punturekin
  3. Graziano Battistini 44 punturekin

Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainia
Belgika
Frantzia
Italia
Suitza /Luxemburgo
Herbehereak
Alemania
INTERNATIONS
Erresuma Batua
OUEST
EST - SUD-EST
PARIS - NORD
CENTRE - MIDI

A : Etapan zehar abandonatu zuen.


Aurrekoa
1959ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatua
Ondorengoa
1961eko Frantziako Tourra

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.