Abu Dis أبو ديس | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Jatorrizko izena | أبو ديس |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°45′45″N 35°15′57″E / 31.7625°N 35.2658°E |
Azalera | 28,3 km² |
Altuera | 641 m |
Mugakideak | Jerusalem |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Camden eta Rezé |
abudis.ps… |
Abu Dis (arabieraz: أبو ديس) Jerusalem probintziako hiri palestinarra da. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 12.251 biztanle zituen 2017an[1].
Victor Guérin frantses ikertzaileak uste zuen Biblian aipatutako Bahurim (Barhum) herria[2][3][4] Abu Dis zela[5], baina hipotesi hori ez da onartzen gaur egun[6].
Abu Dis hiria 1187 baino lehen sortu zen erromatar garaian Beta Budison herria zegoen lurraldean[7].
Hainbat familia hedatu (hamule) bizi dira Abu Disen, besteak beste, Al Khanafsah, El Halabiyah eta El 'Eriqat[7].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1870 inguru | 326 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[8] |
1896 | 600 inguru[9] |
1922 | 1.029[10] |
1931 | 1.297[11] |
1945 | 1.940[12] |
1961 | 3.631[13] |
1967 | 2.640[14] |
1982 | 2.640[15] |
1987 | 5.368[15] |
1997 | 8.975[15] |
2005 | 11,753[15] |
2007 | 10.782[16] |
2017 | 12.251[1] |
2011ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[7]:
2007an, biztanleriaren % 37,6 ekonomikoki aktiboa zen, eta horietatik %85ek lana zeukan[7].
Nekazaritzari dagokionez, olibak, garrazkiak, fruitu oskoldunak eta zerealak (bereziki garia eta garagarra) ekoizten dira Abu Disen. Gehien hazten duten abereak ardiak dira, baina behiak eta ahuntzak ere badaude[7].
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, biztanleriaren % 95,1 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 74,7 emakumezkoak ziren. 2011n, 2.905 ikasle eta 170 irakasle zeuden hirian[7].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako zortzi eskola daude Abu Disen, hiru publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako bat. Eskola horietatik bi mutilenak dira, bat neskena da eta gainerakoak mistoak[7].
Horrez gain, badago lau haurtzaindegi[7].
Al-Quds Unibertsitateko campus nagusia Abu Disen dago[17].
Al Maqasid erakundeak zuzendutako osasun-zentro bat eta lau farmazia pribatu daude Abu Disen. Gaixoak beste hiri batzuetara bidaltzen dituzte, batez ere Ramallah, Beit Jala eta Jeriko[7].
Hainbat meskita daude Abu Disen[7]:
2020an, Donald Trumpek Abu Dis Palestinako hiriburu izatea proposatu zuen. Hala ere, palestinar politikariak, Ahmed Abu Hilal hiriko alkatea barne, aurka agertu ziren[18].
Abu Disek lankidetza-hitzarmena egin zuen Frantziako Rezérekin, baina ofizialki ez dira hiri senidetu deitzen[20].