Bill Callahan (musikaria) | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Rahr Callahan |
Jaiotza | Silver Spring, 1966ko ekainaren 3a (58 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria eta musikaria |
Izengoitia(k) | Smog |
Genero artistikoa | lo-fi music (en) alternative country (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Drag City (en) |
Bill Callahan, jaiotze izenez William Rahr Callahan (1966ko ekainaren 3a, Silver Spring, Maryland, AEB) estatubatuar kantautore eta gitarrajole bat da, (Smog) ("(Kea)") izenez ere diskoak grabatu dituelarik. Rock alternatibotik sortu zen Lo-fi musika estiloaren aitzindarietako bat izan da. Bere etxean casette zintak grabatzen hasi zen eta Drag City zigiluarekin fitxatzea lortu zuen.
Bill Callahanek 1980ko hamarkadaren amaieran ekin zion musikari, artean oso modu esperimental eta jostalarian. Magnetofono batean grabatutako kasetekin urratu zituen lehenengo bideak Smog izenarekin, eta Sewn to the Sky (1990) lehenengo diskoa ere zinta haien jarraipen naturala izan zen. Apenas arrasto melodikorik gabe eta gaizki grabatua, lo-fi deituko zen ildoaren disko erreferentziala bilakatuko zen denborarekin, nahiz eta bere garaian oharkabean pasatu zen[1].
Callahan esperimentuan oinarritu zen eta tresna eta ekipo zaharkituak erabili zituen. Ez zen benetako aukera estetikoa izan, grabazio estudioen lan egiteko eraren ezagutza falta baizik. Horretaz gain, soinu ingeniari bati lanaren kontrola ematea ere ez zuen gustuko, baina haiekin kontatu behar eta, estudio eta ekoizleei zien beldurrari aurre egin eta gero, 2 album grabatu zituen eragin handia zuen Jim O'Rourke ekoizlearekin:
Drag City zigiluarekin zerikusia zuten hainbat musikok hartu zuen parte lan horietan eta baita Neil Hagerty musikariak ere.
Gero, 2000n atera zen Dongs of Sevotion diskoaren ondoren, berriro itzuli zen grabazio estilo eta arreglo musikal xumeagotara eta horren adibide dira Rain on Lens, Supper eta A River Ain't Too Much to Love. Azken album hau, Joanna Newsom estatubatuar kantautorearekin -egungo bikotekidea duena- elkarlanean egin zuen.
Abestiak estruktura sinple eta errepikatzaileetan oinarritzen dira eta Callahanen ahots baritonoa dute ezaugarri nagusi. Letrak bilaketa espirituala eta emozioen konplexutasuna du hizpide eta, maiz, ironia eta umore beltza txertatu ohi du.
Hitz xumeak esanahi sakoneko istorioak kontatu ahal izateko. Gaiak, berriz, asko dira: harremanak, bidaiak, zaldiak, nerabeak... eta, azken aldian, politika.
Kritiko batzuen iritziz, Callahanen musika depresiboa eta introspektiboa da. Beste batzuek, aldiz, depresioaren itxura ematen badu ere, umore beltza azpimarratzen dute, ironiaz betetako hitzek elikatzen duten konfusioa.
Callahan amerikar rockaren irudi garrantzitsu bilakatu zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun, Austinen bizi da, Texasen, eta Woke on a Whaleheart grabatu zuen han, bere izen propioa erabiliz -eta ez Smog ezizena- egin zuen lehena.
2006an eta 2009an eginiko lanetan ere bere benetako izena erabili zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bill Callahan (musikaria) |