Boikot | |
---|---|
boikot 2007. urtean | |
Datuak | |
Jatorria | Madril |
Musika mota | Rock, Punk, Ska, Nu Metal |
Urteak | 1987 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Producciones BKT |
Taldekideak | |
Alberto Pla "Kosta" Vazquéz Juan C. "Grass" Zapata Juankar | |
Informazio gehigarria | |
www.boikot.com.es | |
Boikot Madrilgo (Espainia) musika taldea da eta bere estilo musikala oso zabala da punka, ska edota Nu Metala bere barruan hartuta, baina beti rocka oinarri bezala edukitzen.
Taldea 1987an sortu zen. Lehenengo urteetan bere formazioa aldatzen joan zen etengabe, baina hala ere bi diskoa grabatu zituzten. 1995ean beraien zigilu diskografikoa sortu zuten, beraien diskak autogestionatzeko, Producciones BKT. Zigilu berri honetan beste bi diskoa kaleratzen dituzte eta modu honetan nolabaiteko nabarmena lortzen dute Espainia mailan, rock taldeen artean. Arrakasta honek musika festibal anitzeko ateak irekitzen dizkie.
Momentu honetan, trilogia bat grabatzea pentsatzen dute. Hiru urte bitartean, hego Amerikeetara joaten dira eta kontzertuak ematen dituzten bitartean, hiru diskoa hauen grabazioarekin hasten dira, bertako instrumentu eta erritmo latinoak, beraien abestietan erantsiz. Trilogia hau amaitzean, zuzeneko grabaketa egiten dute, non hauen kontzertuen indarra oso ondo nabaritzen da.
Horren ondoren beste bi disko kaleratu zituzten 2002 eta 2004 urtetan. Lau urte eman dute kontzertuak soilik ematen, estudioan sartu barik, baina 2008ko Martxoan, bere disko berria itxaroten da (Serbian grabatua izan dena)
Beraien musika sortzeko, bestelako taldeen influentzia bereganatu dituzte, adibidez: The Clash, Leño, La Polla Records, Kortatu, Negu Gorriak, Pearl Jam, Nirvana, Banda Bassotti, Bad Religion, NOFX.