Charles Fefferman

Charles Fefferman

Bizitza
JaiotzaWashington1949ko apirilaren 18a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaElias M. Stein
Doktorego ikaslea(k)Antonio Córdoba Barba (en) Itzuli
Adrian Nachman (en) Itzuli
Matei Machedon (en) Itzuli
Diego Córdoba (en) Itzuli
Joseph Neely Gregg (en) Itzuli
Ronald James Howard (en) Itzuli
Jorge Drumond Silva (en) Itzuli
Alan Frank Ho (en) Itzuli
Luis A. Seco (en) Itzuli
Rami Shakarchi (en) Itzuli
Alberto Parmeggiani (en) Itzuli
Spyros Alexakis (en) Itzuli
José Luis Rodrigo Díez (en) Itzuli
Alejandro C. Andreotti (en) Itzuli
Antonio Sánchez Calle (en) Itzuli
(Barnwell) Webster Hughes (en) Itzuli
Bernard Paul Marshall (en) Itzuli
Roberto Moriyon (en) Itzuli
Elena Prestini (en) Itzuli
Garving Kevin Luli (en) Itzuli
Arie Israel (en) Itzuli
Jarosław Tomasz Wróblewski (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Charles Louis Fefferman (Washington Hiri, 1949ko apirilaren 18a) estatubatuar matematikaria da.

Fefferman txikitatik izan zen matematikazalea, eta orobat oso argia: hamabi urterekin, kalkulua menderatzen zuen. Marylandeko Unibertsitatean sartu zen oso gazte zela eta, 1966an, hamazazpi urterekin, graduatu zen. Princetongo Unibertsitatean, Elias Steinen zuzendaritzapean, lanean jarraitu zuen, eta 1969an aurkeztu zuen Inequalities for Strongly Regular Convolution Operators izeneko tesia. Princetongo Unibertsitatean eman zituen eskolak 1969-70 urteetan. Chicagoko Unibertsitatera joan zen 1970ean, eta irakasle egin zuten urtebete geroago: era horretan, Estatu Batuetan inoiz izandako irakaslerik gazteena bilakatu zen. 1973an, Princetonera itzuli zen.

Feffermanek ekarpen ugari egin ditu dimentsio askoko analisi konplexuan. Beste arlo asko ere landu ditu: ekuazio partzial diferentzialak, Fourierren analisia, konbergentzia partikularra, biderkatzaileak, dibergentzia, ezohiko integralak eta Hardy espazioak. Lan horrengatik guztiagatik, Fields domina jaso zuen 1978ko Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan. 1992an, Bergman saria jaso zuen. Feffermanek oso ekarpen garrantzitsuak egin ditu Bergmanen nukleoaren ikerketan. Gaur egun, Princetongo Unibertsitateko matematika-irakaslea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]