Christina Rosenvinge | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1964ko maiatzaren 29a (60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, telebista aurkezlea, gitarra-jotzailea, kanta-idazlea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Christina Rosenvinge, jaiotzez Cristina Rosenvinge Hepworth (Madril, 1964ko maiatzaren 29a) espainiar pop-rock egile abeslaria da.
Aita, Hans Jørgen Christian Rosenvinge, danimarkarra zuen eta ama, Daphne Hepworth, britainiarra. Nerabe aroan bere lehenbiziko musika taldea sortu eta La movida madrileña zeritzon kultur-musika mugimenduko jendea ezagutu zuen. Ella y Los Neumáticos taldeko kidea izan zen, ondoren Álex de la Nuez musikariarekin batera Magia Blanca taldea sortu zutelarik. Azkenik, 1988-1989 bitartean Álex & Christina musika bikotea sortu zuten. 1990ko hamarkadan taldea desegin eta Christina Rosenvingek Christina y Los Subterráneos taldea sortu zuen, ondoren bakarkako musika ibilbideari ekiteko.
1989-2006 artean Ray Loriga idazle eta gidoigilearekin ezkondua egon zen.
CD1
CD2
CD3
CD4