Club Joventut de Badalona

Club Joventut Badalona
Ligak ACB
Sorrera 1930
Historia Penya Spirit of Badalona
(1930–1939)
Club Joventut de Badalona
(1939–gaur egun)
Bazkideak 6.700 inguru
Pabiloia Palau Olímpic
(12.500 leku)
Kokapena Badalona, katalunia
Taldearen koloreak Berdea, beltza, zilarra, zuria
                   
Lehendakaria Juan Antonio Morales
Entrenatzailea Carles Durán
Txapelketak 1 Euroleague
1 ULEB kopa
1 EuroChallenge
2 Korać Kopa
4 ACB Liga
8 Espainiako kopa
2 Espainiako Superkopa
11 Kataluniako saskibaloi liga
Webgunea joventutbadalona.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan


Club Joventut de Badalona, S.A.D. (katalanez ˈkɫub ʒuβənˈtud bəðəˈɫonə ahoskatua) saskibaloi talde kataluniarra da, 1930ean Badalonan (Bartzelona) sortutakoa "Penya Spirit of Badalona" izenarekin. Ordutik, "La Penya" izen herrikoia hartu zuen.

1960ko hamarkadaren amaieratik 1970ekoaren amaierara eta 1990ekoa bereziki izan dira aro historikorik emankorrenak, izan ere 1994an bihurtu zen lehenengo talde kataluniarra Europako txapelketa nagusia irabazten. Azken urteetan ere berpiztualdi bat eduki dute.

Haren herrialdeko bigarren talderik hoberena da FC Barcelonaren atzetik, bai eta Espainiako hoberenen artean egon ere.

Badalonako pabilioiaren ikuspegi panoramikoa.
Jordi Villacampa Badalonako 2014ko festetan.

1930eko martxoaren 30ean kluba sortu zuten gazte badalonar talde batek: Cuixart, Estruch, Massot, Lloret, Boada, Corominas, González eta Grífol-ek. "Penya Spirit of Badalona" izena hartu zuen, Ozeano Atlantikoa bakarka eta eskalarik gabe zeharkatu zuen lehenengo hegazkinaren omenez ("Spirit of Saint Louis"). 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950ekoan zehar 4 aldiz irabazi zuten Espainiako Kopa, taldeko lehenengo tituluak izan zirenak.

1960ko hamarkadaren amaieran lehenenego aldiz irabazi zuten Espainiako Liga. Bigarrena 11 urte geroago erdietsi zuten, 49 partida jarraian irabazi ostean. Tarte horretan, beste birritan Kopako txapeldun gelditu ziren.

1980ko hamarkadaren hasieran lehendabiziko titulu europarra iritsi zen Kataluniara, Korać Kopa, Pallacanestro Veneziaren aurka irabazitakoa, eta 9 urte ondoren bigarrena lortu zuten, Scavolini Pesaroren aurka. 1990eko hamarkadaren hasieran, hirugarren eta laugarren Ligak erreskadan lortu zituzten. Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetatik taldeak partidak Pavelló Olímpic-en jokatzen ditu, 12.500 ikus-entzulerentzat edukia daukana. Euroligan ere, txapeldunordeak izan eta gero, 1994an europar garaikur nagusia altxatu zuten, Olimpiakos BC gainditu eta gero Tel Aviven. La Penya-ko historiako talderik onena izan zen, Obradovic entrenatzailearen gidartitzapean: Villacampa, Jofresa anaiak, Thompson, Morales, F. Martínez eta abar.

Arrakasta eta gero, sarritan gertatzen den moduan, krisialdi ekonomikoak kluba astindu zuen. Ausiàs March pabilioia Badalonako Udalari saldu behar izan zioten eta jokalari onenak saldu. Berpizturik, 1997an azken aurreko Kopa irabazi eta Ligako finalerdietara iritsi ziren, eta hurrengo urtean Kopako txapeldunordeak izan ziren. 2006an FIBA EuroCup irabazi, eta 2 urte geroago azken Kopa eta estatu mailako azken titulua momentuz.

2008ko krisialdi ekonomikoak jota, Joventut urte batzuk makal ibili zen kirol arloan. 2017an, Morales iritsi zen presidentziara eta Udalarekin hitzarmena sinatu zuten, zor ekonomikoa kitatzeko, Grifols enpresak ere lagundu zuelarik klubera oreka ekartzeko.

Izen komertzialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1965-1968: Joventut Kalso.
  • 1968-1971: Joventut Nerva.
  • 1971-1977: Joventut Schweppes.
  • 1978-1981: Joventut Freixenet.
  • 1981-1982: Joventut Sony.
  • 1982-1983: Joventut Fichet.
  • 1983-1984: Joventut Massana.
  • 1984-1987: Ron Negrita Joventut.
   
  • 1987-1990: Ram Joventut.
  • 1990-1992: Montigalà Joventut.
  • 1992-1993: Marbella Joventut.
  • 1993-1995: 7Up Joventut.
  • 1996-1997: Festina Joventut.
  • 1997-2000: Pinturas Bruguer Badalona.
  • 2001-2011: DKV Joventut.
  • 2011-2016: FIATC Mutua Joventut.
  • 2016-2019: Divina Seguros Joventut.

Espainian: 14

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 5

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian: 14

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kataluniako Liga (9): 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1994, 1998, 2005.
  • Kataluniako saskibaloi txapelketa (5): 1949, 1952, 1953, 1954, 1957.

2019/2020 denboraldiko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Divina Seguros Joventut taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Pib. 35 Suedia Birgander, Simon 2.09 m &0000000000000027.00000027 ((1997-10-23)1997(e)ko urriak 23)
Heg. 1 Israel Dawson, Shawn 1.98 m &0000000000000031.00000031 ((1993-12-12)1993(e)ko abenduak 12)
Antol. 0 Ipar Mazedoniako Errepublika Dimitrijević, Nenad 1.86 m &0000000000000026.00000026 ((1998-02-23)1998(e)ko otsailak 23)
H.-pib. 81 Ameriketako Estatu Batuak Harangody, Luke 2.03 m &0000000000000036.00000036 ((1988-01-02)1988(e)ko urtarrilak 2)
Pib. 11 Turkia Kanter, Kerem 2.06 m &0000000000000029.00000029 ((1995-04-29)1995(e)ko apirilak 29)
Heg. 6 Euskal Herria López-Arostegui, Xabier 2.00 m &0000000000000027.00000027 ((1997-05-19)1997(e)ko maiatzak 19)
H.-pib. 9 Kanada Morgan, Conor 2.06 m &0000000000000030.00000030 ((1994-08-03)1994(e)ko abuztuak 3)
Pib. 23 Eslovenia Omić, Alen 2.16 m &0000000000000032.00000032 ((1992-05-06)1992(e)ko maiatzak 6)
Heg. 4 Espainia Parra, Joel 2.01 m &0000000000000024.00000024 ((2000-04-04)2000(e)ko apirilak 4)
Esk. 10 Eslovenia Prepelič, Klemen 1.91 m &0000000000000032.00000032 ((1992-10-20)1992(e)ko urriak 20)
Esk. 14 Espainia Ventura, Albert (C) 1.91 m &0000000000000032.00000032 ((1992-04-07)1992(e)ko apirilak 7)
Antol. 32 Lituania Žagars, Artūrs 1.90 m &0000000000000024.00000024 ((2000-04-21)2000(e)ko apirilak 21)
Antol. 16 Grezia Zisis, Nikos 1.95 m &0000000000000041.00000041 ((1983-08-16)1983(e)ko abuztuak 16)
Entrenatzaile nagusia
  • Espainia Carles Durán

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua Zauritua

JokalariakTransakzioak
Eguneratze data: 2019-8-6

Jokalari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo presidentea, sorreraren aktan agertzen den moduan, Màrius Cuixart izan zen, Penya Spirit of Badalona-ren sortzaileetako bat. Hortik aurrera etorri diren guztien artean Joan Walter nabarmendu daiteke, lehenik eta behin, bera izan baitzen klub berde-beltzaren presidentea 1967an, lehendabiziko Liga irabazi zutenean. Lluís Conesa, bestela, taldearen historiako presidenterik sarituena, bera goiko postu horretan zegoela Joventutek Europako Kopa lortu baitzuen 1994an, europar titulu gorena irabazten lehenengo talde kataluniarra bihurtuz. Jordi Villacamparen eskutik, urteak aurrera, Ricky Rubiok edo Rudy Fernándezék eraman zuten berriro taldea kirol panoramaren leku gorenetara. 2017an, Juanan Morales jokalari ohiak postua hartu zuen.

Hemen aukeratutako presidente batzuk eta euren aginte tarteak:

  • Antoni Viñalonga: 1952-62.
  • Antoni Mas: 1962-66 eta 1967-78.
  • Joan Walter: 1966-67.
  • Santiago March: 1980-82.
  • Lluís Cones: 1982-95.
  • Genís Llamas: 1996-99.
  • Jordi Villacampa: 1999-2017.
  • Juanan Morales: 2017-.
  • Conde Esteve, Justo; Ramos Pérez, José Ramón. Joventut Badalona. La quintaesencia del basket. Badalona: Club Joventut Badalona, 1992.
  • Costa, Josep Maria. Desperta, Ferres! Cinquanta anys del Club Joventut Badalona. Badalona: Club Joventut Badalona, 1980.
  • Costa, Josep Maria La millor entitat esportiva catalana. Carrer dels Arbres, 1a època, núm. 18, 1981, pàg. 13-16.
  • Sadurní, Núria. L'Abans. El Barcelonès: Badalona. Recull Gràfic 1888-1965. El Papiol: Editorial Efadòs, 2005.
  • Soler, Toni. La Penya en 75 paraules. Barcelona: Viena, 2006. ISBN 84-8330-379-5.
  • Villarroya, Joan. Història de Badalona. Badalona: Museu de Badalona, 1999.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]