Daniel Chavarría | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Edmundo Chavarría Bastélica |
Jaiotza | San José de Mayo (en) , 1933ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Uruguai Kuba |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Habana, 2018ko apirilaren 6a (84 urte) |
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, irakaslea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Daniel Edmundo Chavarría Bastélica (San José de Mayo, 1933ko azaroaren 23a - Habana, 2018ko apirilaren 6a) idazle uruguaitarra 1969tik Kuban bizi zen erbesteratua. Haren familiak jatorri euskalduna zuen.
Chavarríak, Uruguain jaiotako idazle kubatarra haren hitzetan,[1] uhartera ihes egin behar izan zuen 1969an eta han bizi izan zen hil arte. Ihes egiteko Bogotan hegazkin bat bahitu behar izan zuen, polizia atzetik zuelako.[2] Bost hizkuntzan hitz egiten zuen eta, horregatik, 1975etik 1986ra itzultzaile lan egin zuen Instituto Cubano del Libro erakundean. Halaber, latin, greziera eta literatura klasikoa Habanako Unibertsitatean irakatsi zuen. Haren ospe nagusia polizia eleberriei esker zabaldu da, baina oso obra ugari du: gidoiak, ipuinak, testu liburuak... Eleberrian genero pikareskoa eta historikoa ere landu zituen. 85 urterekin hil zen.
Euskal Herrian Chavarríaren eleberri batzuk Txalaparta argitaletxea plazaratu ditu.