Erango | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Agaramont | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Arancou | ||
Auzapeza (2020-2026) | Alexandre Bordes (independente) | ||
Posta kodea | 31070 | ||
INSEE kodea | 64031 | ||
Herritarra | erangoar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°26′37″N 1°03′03″W / 43.4436°N 1.0508°W | ||
Azalera | 5,30 km2 | ||
Garaiera | 12-142 metro | ||
Distantzia | 49,4 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 168 (2018: 1) | ||
Dentsitatea | 26,23 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 13,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 91,07 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,46 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 3,7 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 11,83 (2010) | ||
Erabilera | % 0,8 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.arancou.fr |
Erango[a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 49,4 kilometrora. Altuera 12 eta 142 metro artekoa da, eta 5,30 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 178 biztanle zituen.
Erango Xarnegu Herriko herri tradizional txiki bat da, non gaskoiar eta euskal kulturaren eraginak nahasten diren, historian zehar Gaskoiniako probintziakoa izan baitzen, nahiz eta jatorrian eta gaur egun nafarra izan. Udalerriko lehen giza aztarnak Paleolito garaikoak dira (17 000tik 10 000 urte atzera), Bourrouilla haitzuloan aurkitutakoak. Zohotatik datorren Lauhiraze ibaiak zeharkatzen du. Lurraldearen zatirik handiena laua da, eta jarduera nagusia nekazaritza da.
Bertako biztanleak erangoarrak dira.
Erango beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Jean-Baptiste Orpustanentzat, Erango "haran" euskaratik dator, baina bi aukera proposatzen ditu: (h)aran + goien > arangoi > arango (goialdeko harana) edo (h)aran + -ko + gain > arankoain > arankoin > aranko (haran txikiko gaina). Gaskoiz /g/ soinua isilarazteak berez oso hurbil dauden /g/ eta /k/ soinuak trukatzen laguntzen du. Hori Euskal Herriko beste leku batzuetan ere gertatzen da (gaztelu / kastillu, gurutze / kurutz...).
Bénédicte Boyrie-Féniék Orpustanen lana osatzen du adieraziz hasierako a- "a' protetiko" batekin nahastu zutela (Arrotxapea edo Arrokiaga kasuen bezala), XVIII. mendeko ohiko fenomenoa, eta horregatik batzuetan -r- eta beste batzuetan -r- agertzen da.
Biduze ibaiaren eta Paueko ibaiaren ibaiadar bana igarotzen dira udalerritik.
Udalerria mugakidea da Bearnorekin ekialdean.
1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.
|
Oharra: 2004ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
Udalerriko ekonomia laborantzan oinarriturik dagoen arren, kareharriaren ustiapenerako harrobi bat badago.