Joane Somarriba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joane Somarriba Arrola |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1972ko abuztuaren 11 (52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ramón González Arrieta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bizkaia-Durango | 2003-2006 |
Pragma Deia Colnago (en) | 2002-2002 |
Alfa Lum (en) | 1999-2001 |
Vittorio Veneto-Sprint (en) | 1998-1998 |
Jasotako sariak | ikusi
|
joanesomarriba.com |
Joane Somarriba Arrola (Gernika, Bizkaia, 1972ko abuztuaren 11 - ) euskal txirrindulari profesional ohia. Emakumezkoen txirrindularitzako zirkuitoetan nabarmendu zen lehen emakume euskalduna.[1] Bi Giro eta hiru Tour irabazi ditu eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[2][3]
Gernikan jaio zen eta Sopelan hazi. Lau ahizpa ditu, bera bigarrena delarik. Bere familian txikitatik ezagutu zuen ziklismoa, kirolariz inguratuta hazi baitzen eta haren aitak, marinela ogibidez, osabak eta ahizpa zaharrenak urteak eman baitzituzten txirrindularitzan.[4] 8 urterekin hasi zen txirrindularitzan.[5] 1991n hernia diskal baten ondorioz 18 hilabetez errepideetatik kanpo igon zen. Medikuek txirrindularitza uzteko gomendatu bazioten ere, Somarribak aurrera egin zuen. Bere karrera garatzeko 1999an Italiara joan zen eta profesional gisa Alfa Lum taldearekin fitxatu eta garaipenak eskuratzen hasi zen, egun oso txirrindulari gutxik lortu duena.[6]
Bere lorpen nagusien artean hauek: Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten lehenengo euskalduna izan da, eta guztira hiru aldiz lortu du (2000, 2001 eta 2003). Milurteko lehen Frantziako Tourrean, 2001ean, lehen zenbakia zeraman dortsala eraman zuen eta bere ohorean Bilbon hasi zen lehen etapa. Edizio horretan Tourra berriro irabazi zuenean podium-era ikurriñarekin igo zen eta hedabideek hedatu zuten irudia mundu osora zabaldu zen.[2] Gainera, Emakumezkoen Italiako Giroa (1999 eta 2000) eta Munduko Erlojupeko Txapelketa ere bi aldiz eskuratu ditu.
Txirrindulari profesional izandako Ramón González Arrieta izan zuen entrenatzaile baita ezkontidea ere.
2005eko Munduko Txapelketa burutu ondoren (bigarren postuan) txirrindularitza profesionaletik erretiratu zen.[7][5]
2004ko urriaren 14an "Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik bere arrakastengatik ez ezik, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko egindakoagatik, baita Euskal Herriaren izen ona zabaltzeagatik ere.[8]
|
|
Lasterketa | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 1. | 1. | - | - | 3. | - | 2. |
Tour de l'Aude | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | 1. | 1. | 3. | 1. | - | - |
Munduko txapelketa | - | - | - | 3. | - | 7. | - |
Munduko erlojupeko tx. | - | - | - | - | 1. | 4. | 2. |