Sir John Grey Gorton (zalantzagarria Wellington, Zeelanda Berria edo Prahran, Melbourne, 1911ko irailaren 9a - Sydney, 2002ko maiatzaren 19a) hemeretzigarren Australiako lehen ministroa izan zen.
Oxforden ikasi ondoren Australiako Aireko Errege Armadan izena eman zuen, eta Bigarren Mundu Gerran Malaysiako eta Ginea Berriko Guduetan borrokatu zuen bere hegazkina lurrera bota arte. Senataria eta hainbat ministerioren titularra ere izan zen. Harold Holten desagertzearen ondoren Alderdi Liberalaren buru aukeratu zuten. 1968ko urtarrilaren 10ean lehen ministro bihurtu zen, eta 1969an berriz hautatu zuten. 1971n kargua utzi zuen bere Alderdi Liberalaren buruzagitzari erronka bota ondoren. Bi karguetako bere ondorengoa William McMahon izan zen.
Artikulu hau Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |