José Canalejas y Méndez (Ferrol, Galizia, 1854ko uztailaren 31 – Madril, Espainia, 1912ko azaroaren 12a) espainiar politikaria izan zen.
Alderdi liberaleko kidea, diputatua eta ministroa izan zen (1888-1890; 1894-1895; 1902). Espainiak bere koloniak galdu ondoren, elizaren aurkako eta demokraziaren aldeko kanpaina sutsua egin zuen Espainiako Gorteetan.
Ministroen Kontseiluko lehendakaria izan zen 1910-1912 urteetan. Gobernura iritsi zenean, kontsumo-zerga ezabatu eta nahitaezko soldaduska ezarri zuen, eta erlijio-ordenen jarduna mugatu. Madrilgo Puerta del Solen hil zuen Manuel Pardiñas anarkistak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Canalejas |