Mungialdea

Mungialdea
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakArrieta, Bakio, Barrika, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz)
Herri handienaMungia
Geografia
Koordenatuak43°23′00″N 2°51′47″W / 43.3833°N 2.863°W / 43.3833; -2.863
Azalera211,8 km²
Demografia
Biztanleria61.511 (2023:  714)
Dentsitatea290,42 biztanle/km²

Mungialdea edo Plentzia-Mungia Bizkaiko eskualdetako bat da, hain zuzen herrialdearen iparraldean dagoena. Mungia du hiriburu, eta Uribe banaketa administratibo historikoaren parte da. Gaur egun, bi azpieskualdetan banatu daiteke, guztira 15 udalerriz osatutako eskualdea izanik:

Iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Bilboaldea, ekialdera Busturialdea eta mendebaldera Bilboaldea mugakide ditu.

Map
Mungialdeko mapa
Udalerria Biztanleria (2024) Azalera (km²)
Arrieta 568 14,50
Bakio 2.828 16,12
Barrika 1.599 7,80
Fruiz 576 5,73
Gamiz-Fika 1.375 15,50
Gatika 1.631 17,42
Gorliz 6.071 10,29
Laukiz 1.253 8,16
Lemoiz 1.362 13,40
Maruri-Jatabe 1.045 15,80
Meñaka 751 12,70
Mungia 17.654 52,17
Plentzia 4.493 6,30
Sopela 13.917 8,40
Urduliz 5.626 7,51
Guztira 60.749 211,8
Sollube

Arrieta[2] udalerriaren %10 Urdaibaiko lurraldean egoteaz gain, Sollube (684 m) mendiaren magalean hedatzen da[3] Meñakarekin batera. Sollubera igotzeko hainbat modu daude, horien artean aipatutako bi herrien bitartez. Mendi honen gailurra Arrietan dago[4].

Unbe
Bizkargi

Jata (592 m) mendiak Maruri-Jataberi izena ematen dio, baita Mungiako jaietako Mari-Jatari ere. Jatak Maruri-Jatabe udalerriaren ekialdeko mugarriarena egiten du. Inguruan badaude altuera txikiagoko beste muino batzuk, hala nola: Artebakarra, Irutxurre, Kurtzegana, Garbi-mendi, Iruarteta, Santakurtze, Amezti eta Txarola mendiak [5].

Laukizetik gertu dagoen mendia Unbe (302 m) da; ezaguna dena bertan Felisia Sistiagak 1941ean Ama Birjina ikusi zuelako [6] (Unbeko Birjina). Ordutik, hainbat agerpen egon dira, azkena 1988an [6].

Berreagari (366 m) dagokionez, Mungia eta Gamiz-Fikarekin muga egiten du, baita Derio eta Zamudiorekin ere. 2013ko uztailaren 16an Eusko Jaurlaritzak bertoko Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeologikoa monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna, monumentu-multzo kategoriarekin [7][8].

Bizkargi (536 m), hortaz, Butroe ibaiaren sortzailea da eta bere tontorrean Santa Kurtziri eskainitako baseliza dago[9]. Mendi horretan hainbat borroka odoltsuak eman ziren Espainiako Gerra Zibilean, eta horregatik maiatzako lehen igandean Bizkargi Eguna ospatzen da; tontorrean gudariei omenaldia eginez [9].

Mungialdeko beste bi mendi Tallu (342 m) eta Gondramendi (217 m) dira.

Mungialde zabal barruko mendi guztiak
Butroe ibaia Gamizen

Gamiz-Fikatik pasatzen da Butroe ibaia, eta Anbieta, Atxispe[10] eta Kaperiaga[10] errekek elikatzen dute. Mungiako inguruan ere badira hainbat iturri Butroe ibaiaren ibaiadarrak direnak: Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako; antzinean 20 errotari eragiteko gauza zirenak [11]. Gainera, Laukizetik aurkitu dezakegun mendixketatik Butroe ibaira doazen hainbat erreka txiki jaisten dira, besteak beste, Amazkarai, Goiartzu eta Erreskondo. Erreka horiek igarotzen diren lekuetako baserrien izenak daramatzate [12].

Bakion bi ibaik zeharkatzen dute: Estepona ibaiak mendebaldean, eta Ondarre ibaia ekialdean [13]. Fruizen, berriz, udalerriaren erdigunetik zeharkatzen den Oka ibaia dago [14].

Mungialdeko ibaiak
Barrikako hondartza

Plentzia-Mungiak hainbat hondartza hartzen ditu bere gain, hala nola: Barinatxe, Arrietara-Atxabiribil, Meñakoz, Muriola eta beste. Ezagunetarikoa, Barinatxe edo La Salvaje hondartza da, surfa eta nudismoa praktikatzeko hondartza ospetsua. Bertan parapente enpresa batzuk daude, gune erakargarria bihurtzen duena.

Plentzia-Gorlizeko hondartza

Barrikako hondartzaren zati bat ere erdi-nudista da, bestea, berriz, guztiz nudista. 302 maila dituen harrizko eskailera bat du, eta bertan taberna, dutxak eta sorosleak bezalako zerbitzuak aurkitu ahal dira. Itsasgorarekin desagertzen den hareazko eta arrokazko hondartza honek, itsaslabar ikusgarri batek inguratzen du; eta, gainera, euskal kostaldeko tokirik fotografiatuenetako bat da [15].

Sopelako hondartzak

Gorlizeko hondartza, bestalde, oso aproposa da umeak dituzten familientzako. Udako hilabeteetan ohikoa da ur gaineko ur parke bat ikustea hondartzaren eskuin muturrean[15]. Gorlizko hondartza, Plentziako hondartzaren jarraipena da; biak eraikin batek banatzen ditu (Plentziako Itsas Estazioa). Aparkaleku bat dago errepidearen beste aldean.

Flysch-ak 60 milioi urte dituzten formazio harritsuak dira, harkaitzezko tolestura erraldoiz osatutakoak. "Lurraren Liburua" bezala ere ezagutzen dira gordetzen dituzten sedimentu eta fosilen antzinakotasunagatik[16]. Uribe Kostako Sopela, Barrika eta Gorlizko hondartzetan aurkitu ditzakegu. Aipatutako azken udalerri honetan, Astondoko duna fosilak daude, eta han, eguraldiak eta haizeak milaka urtez jotzearen eragina ikusten da, dunen sorrera ahalbidetuz. Hareatza harriztatu hori Kretazeoko flyscharen gainean duela 6.000 urte fosildutako kostako duna kuaternarioen kordal baten parte da [17].

Biztanleria udalerrika
Map
  •      > 20000
  •      10000-20000
  •      5000-10000
  •      2500-5000
  •      1500-2500
  •      1000-1500
  •      550-1000
  •      < 550

Mungialdea eskualdeak, Bizkaiko lurralde historikoan kokatua, 60.749 biztanle ditu guztira (2024), 29.908 gizon eta 30.841 emakume, eta horrek adierazten du emakumeen gehiengoa txikia dela. Biztanle-dentsitatea 291,6 biztanlekoa da kilometro koadroko, Bizkaiko batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa, 520,2 bizt./km² baita.[18]

Biztanleriaren banaketa etarioak erakusten duenez, % 20,1 0-19 urtekoei dagokie, % 60,5 20-64 urtekoei, eta % 19,4k 65 urte edo gehiago dituzte. Datu horiek adierazten dute biztanleria gehienak aktiboak direla, baina adinekoen proportzio esanguratsua dutela.[19]

Udalerriei dagokienez, biztanle gehien dituztenak Sopela (13.917 biztanle) eta Mungia (17.654 biztanle) dira, biak batera eskualdeko biztanleria osoaren % 50 baino gehiago osatzen baitute. Bestalde, biztanle gutxien dituzten udalerriak Arrieta (568 biztanle) eta Meñaka (751 biztanle) dira. Sopela eta Urduliz biztanle-dentsitate handiagatik nabarmentzen dira, 1.674,7 biz./km² eta 721,3 biz./km², hurrenez hurren. Maruri-Jatabe (65,5 biz./km²) eta Meñaka (60,2 biz./km²) udalerriek, berriz, dentsitate askoz baxuagoak dituzte, landa-eremukoak.[18]

Generoaren araberako azterketak erakusten duenez, emakumeak gehiengoa dira eskualdeko udalerri guztietan, eta ordezkaritza bereziki nabarmena da Urdulizen ( % 51,7) eta Gorlizen ( % 51,8). Joera horrek eredu orokorra erakusten du Bizkaian, non emakumeen bizi-itxaropena altuagoa den, eta horrek emakumeen proportzioa handiagoa izatea eragiten du, batez ere adin handieneko taldeetan. Udalerri txikienetan, hala nola Meñakan eta Arrietan, emakumeen proportzioa zertxobait txikiagoa da, baina gizonena baino pixka bat handiagoa da oraindik, eta horrek lurralde osoan joera horren sendotasuna azpimarratzen du.[18][19]

Plentzia-Mungia
Euskal Aeko biztanleria, lurralde-eremuen, adin-talde handien, sexuaren eta biztanleria-dentsitatearen arabera. 2024/01/01[18][19]
Biztanleria sexuaren arabera Adin-talde handiak Biztanledentsitatea (bizt./km²)
0 – 19 20 – 64 >= 65
Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak
Euskal AE 2208007 1071155 1136852 391302 201472 189830 1287750 642290 645460 528955 227393 301562 305,4
Lurralde historikoak
Araba 335146 164469 170677 63452 32790 30662 195446 97869 97577 76248 33810 42438 110,2
Bizkaia 1150037 553841 596196 194874 100361 94513 674664 334755 339909 280499 118725 161774 520,2
Gipuzkoa 722824 352845 369979 132976 68321 64655 417640 209666 207974 172208 74858 97350 365,4
Eskualdea
Mungialdea 60749 29908 30841 12194 6285 5909 36747 18194 18553 11808 5429 6379 291,6
Udalerriak
Arrieta 568 294 274 82 40 42 363 198 165 123 56 67 38,9
Bakio 2828 1396 1432 520 261 259 1753 886 867 555 249 306 171,8
Barrika 1599 821 778 274 152 122 961 503 458 364 166 198 210,7
Fruiz 576 271 305 129 56 73 342 165 177 105 50 55 102,3
Gamiz-Fika 1375 687 688 227 114 113 815 406 409 333 167 166 90,3
Gatika 1631 821 810 324 164 160 930 472 458 377 185 192 94,4
Gorliz 6071 2974 3097 1096 570 526 3667 1794 1873 1308 610 698 602,3
Laukiz 1253 603 650 274 133 141 742 366 376 237 104 133 154,7
Lemoiz 1362 713 649 273 150 123 864 449 415 225 114 111 73,4
Maruri-Jatabe 1045 534 511 210 117 93 626 314 312 209 103 106 65,5
Meñaka 751 395 356 134 75 59 415 214 201 202 106 96 60,2
Mungia 17654 8519 9135 3693 1892 1801 10586 5115 5471 3375 1512 1863 397,3
Plentzia 4493 2177 2316 774 397 377 2761 1356 1405 958 424 534 765,4
Sopela 13917 6931 6986 3039 1594 1445 8392 4196 4196 2486 1141 1345 1674,7
Urduliz 5626 2772 2854 1145 570 575 3530 1760 1770 951 442 509 721,3

Lehen sektorea: Landaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mungialdeko pinu eta eukalituen mapa
Mungialdeko pinu eta eukalituen mapa

Mungiako Industria sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungialdeak Mungiako poligonoetan eta Ugarte-Gatikan biltzen du bere jarduera industriala. Eskualdeko industrialdea Mungian biltzen da, eta jarduera ekonomikoetarako 1.125.918,8 metro koadroko azalera urbanizatu osoa du, bost industrialdetan banatuta.[20]

Poligono horiek 308 enpresak sortutako jarduera ekonomikoa hartzen dute. Belako industrialdea da azalera urbanizatu handiena duena, 501.011,14 metro karratu eta 114 enpresa ezarrita, eskualdeko poligonoetan ezarritako jarduera ekonomikoaren % 39,86.[20]

Ezarritako jarduera ekonomikotik, 124 izaera industrialeko enpresak dira; horien atzetik, 78 enpresa dituzten zerbitzu-negozioak daude; merkataritza-arlokoak 68 enpresa dira; eta, azkenik, eraikuntza-arlokoak 38 dira. Nabarmentzekoa da azken ekitaldietan industrialdeetan ezarritako enpresen kopuruak gora egin duela pandemia aurreko uneekin alderatuta: 2018an 291 enpresa izatetik 2024an 308 izatera igaro da (% 5,84ko hazkundea). Bestalde, industria-sareak enpleguaren % 26,5 sortu zuen Mungialdean 2024ko apirilean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren arabera, eta 3.096 lanpostu adar horri lotuta zeuden.[20]

Nekazaritzatik turismora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrika ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan eta baso-aprobetxamenduan oinarritu da historikoki. Biztanle gehienek inguruko baserrietan egiten zuten lan jarduera horietan [21]. Hala ere, urbanizazioekin batera heldu diren egoiliar berrien etorrerak eskualdeko beste toki batzuetatik eta Bilbotik etorritako diru-sarrerak ekarri ditu. Gaur egun, turismoa gero eta diru iturri garrantzitsuagoa bihurtzen ari da. Tradizioz, lehen sektorea izan da familia-ekonomiaren zutabea. Baratze txikiak eta behi hazkuntza ziren nagusi; salmenta merkatu naturalak, berriz, eskualdekoak eta Bilbokoak ziren. Gainera, basoek eta harrobi batzuek osatzen zuten sektore hori. Arrantzak ere, baleen ehiza barne, garrantzi handia izan zuen [21].

Gaur egun, lehen sektoreak garrantzi historikoa galdu du, eta jada ez da familien diru-iturri nagusia [21].

Bestalde, bigarren sektorea ez dago garatuta, nahiz eta industria-jarduera txikiren bat egon [21].

Hirugarren sektoreari dagokionez, surfak turismoa bultzatu du, eta horrek ostalaritzako azpiegitura txiki bat ekarri du. Bizkaiko kostaldean, erreferente turistiko nagusia Plentzia da oraindik [21].

Lemoizko zentral nuklearra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lemoizko zentral nuklearra

Lemoizko zentral nuklearra, Basordas kalan kokatua, 1972an Iberduerok 930 MW-eko bi erreaktore nuklear eraikitzeko asmoz hasitako proiektua izan zen [22]. Ia amaituta egon zen arren, gizarte, politika eta ingurumen arloko oposizio gogorrak eta 1984ko luzamendu nuklear batek eragotzi egin zuten martxan jartzea [22]. Gaur egun, zati batean desegin ondoren, industria hondamendi izaten jarraitzen du, bere garaiko tentsio ekonomiko eta energetikoen lekukotza gisa [23]. Gaur egun, Lemoizko zentral nuklearra Mungialdeko ekonomiarentzat baliagarria da. Instalazioak azken hamarkadetan erabiltzen ez badira ere, haien kokapen estrategikoak eta dauden azpiegiturek interesa piztu dute ekonomia berde eta jasangarriarekin lotutako proiektu berrietarako [23].

Azken urteetan, Lemoizko lurra berrerabiltzeko proposamenak egon dira, hala nola energia berriztagarriekin lotutako jarduerak garatzea (itsasoko eolikoa edo hidrogeno berdea) edo enplegua sortu eta eskualdea dinamiza dezaketen ekimen ekonomiko jasangarriak [24]. Ideia horiek oraindik ez dira zehaztu, eta erronka logistikoak, politikoak eta ingurumenekoak dituzte aurrez aurre [24].

Bizkaiko Txakolina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakio Bizkaiko txakolinaren ekoizle nagusietako bat da, eta, gainera, probintzian tradizio handiena duen udalerrietako bat da [25].

Duela ez urte asko arte, Bakiok, harrapatutako produktu garrantzitsuak esportatzen zituen topaketa gastronomiko garrantzitsuenetara, hala nola zainzuriak, lanpernak eta bisiguak [25].

Hezkuntza-zentroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mungialdeko ikastetxeen mapa
Mungialdeko ikastetxeen mapa

Mungiak du, herrigune nagusi gisa, hezkuntza-eskaintzarik handiena, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Txanogorritxu Mungia, Legarda eta Laukariz bezalako ikastetxeekin.

Kostaldeko eremuetan, Sopelana, Gorliz eta Plentzia bezalako udalerriek partzuergoko haur-eskolak (Partzuergo Haur Eskola), Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta Sopelako Zirpirie bezalako institutuak dituzte.

Landa-eremuko herriek, hala nola Gatikak, Bakiok eta Maruri-Jatabek, ikastetxe gutxiago dituzte, batez ere Haur Hezkuntzan zentratuta, hasierako etapetan estaldura bermatuz.

Mungialdeko hezkuntza-banaketa tokiko biztanleriara egokitzen da, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak biztanle gehien dituzten eremuetan kontzentratuz eta udalerri txikienetan oinarrizko eskaintza bermatuz.

Osasun zentroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mungialdeko garraioen mapa
Mungialdeko garraioen mapa

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Silexa

Historiaurreko giza jarduera berezia da Abratik Butroe ibaiaren kostaldeko eremuan, Kurtziako aire zabaleko estazioa deitutakoa. Aztarnategi handi hori, berez, Erdi Paleolitoaz geroztik egindako okupazio handi eta jarraituaren emaitza da, eta bertan garai askotako harri-materialak dokumentatzen dira, Flyscharen silexa erauzteko eta zizelkatzeko lanekin eta beste baliabide batzuen (animaliak, landareak, itsasokoak) ustiapenarekin zerikusia dutenak[26]. Material hori gure lehenengo komunitateek erabili zituzten tresnak egiteko, eta Uribe Kostako udalerrietan (Getxo, Sopela, Gorliz eta Barrika), silexezko azaleratze naturalen aprobetxamenduarekin zerikusia zuten tailer txikien aztarnak ageri dira [27].

Duela urte batzuetatik ezagutzen da Punta Galeatik Plentziako itsasadarrera garatzen den Kurtziako Estazioaren aberastasun arkeologikoa. Aztarnategi hau, izan ere, Dimako Axlor haitzuloarekin batera, duela 35.000 urte gizakiak Bizkaian izan zuen presentziaren testigantza bakarra da [27]. 1959an egin zen lehenengo lan arkeologikoa zonalde honetan; Jose Migel Barandiaran, Antonio Agirre eta Mario Granderen eskuetatik. Eremu osoan egindako zundaketen artean, bi, Atxibiribilekoa eta Iturraldekoa, Sopelan egindakoak dira (aizkora leunduak aurkitu ziren Arrietara eta Barinatxen). Aurkikuntza hauei esker, Erdi Paleolitoko mousteriar guneekin lotura duen sekuentzia kultural bat egin ahal izan da[27].

Gorlizen, esaterako, Mandañuko aztarnategia aurkitu dute, Butroe itsasadarraren eskuinaldean, Isuskitzako meandroaren parean. Aire zabaleko kokapen berri horren aurkikuntza Uribe Kostako lurraldea hobeto ulertzeko eta Kurtziako silexa izan duen garrantzi ekonomikoa balioesteko balio izan du[26].

Sopela eta Urduliz artean ere, zazpi monumentu megalitiko daude Munarrikolandako mendilerroan (Berango–Sopela)[28].

Aranbaltza (Barrika, Bizkaia) aire zabaleko aztarnategia da, 1998 eta 2004 urteen artean azaleran egindako prospekzioari eta materialen bilketa sistematikoari esker aurkitua[29].

Aurkikuntza horiek, (aurreko kanpainetan egindakoekin batera), agerian uzten dute giza jarduera bizia izan zela duela 40.000 urte Aranbaltza inguruan, Iberiar Penintsulako aire zabaleko Chatelperroniar aztarnategi bakarra, eta material litikoetan aberatsenetakoa Kantabriako Cueva Morín aztarnategiaren ondoren. Iberiar Penintsulan oso gaizki ordezkatutako aldia da, eta haren azterketari esker, Chatelperroniar garaiko okupazioaren funtzioa eta tresna litikoen ekoizpen- eta banaketa-estrategiak ebaluatu ahal izango dira. Izan ere, Chatelperroniko kultura-konplexu bereziki interesgarria da, egileak Mendebaldeko Europako azken neandertalak izan baitziren[30].

Berreagako barruti gotortua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hareharrizko hilarria, K.a. I, Berreagaren oppiduma, Arkeologi Museoa

Mungia eta Zamudio udalerriak mugatzen dituen mendian dago, eta Bizkaiko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da. Artxandatik, Loiuko aireportura begiratzean, mendikate bat ikusten da, Txorierriko harana itxi eta Mungiatik banatzen duena [31].  Gailur horien artean Berreaga mendia nabarmentzen da, 360 metro pasatxoko garaierarekin eta Burdin Arotik, K.a. III. eta I. mendeen artean, gizakiak okupatu izanaren aztarnak dituen tokiarekin [31].  Garai hartan Bizkaian aurkitutako hilarrien bildumarik onena dago, antzinako biztanleen kultur jardunbideen testigantza paregabea [32]. Gaur egun, arkeologo talde batek kastroko lanei ekin die berriro, haren hedadura mugatzeko eta eremu osoa kultura-ondasun gisa babestu behar den zehazteko [31].  Aurreko esku-hartzeetan 150 hileta-eskultura aurkitu ziren, kokagune horren garrantzi historikoa eta ondarezkoa azpimarratzen dutenak [31]

Berreagako barruti gotortua lehenenego aipamen dokumentatuak XVII. mendekoak dira, hilarriak eta hilobiak aipatzen zirenean, baina ezin izan zuten zehaztu Erdi Arokoak edo lehengoak ziren. Indusketa arkeologikoak 80ko hamarkadaren amaieran hasi ziren eta 1994an bertan behera utzi ziren, kokagunearen mugei buruzko auziak konpontzeke utziz [31]. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak duela gutxi ekin die berriro Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fika udalerrien artean banatutako bederatzi hektareako azalerari buruzko miaketei, gotorlekuaren inguruko zalantzak argitzeko eta aztarnategia babesteko espedientea osatzeko [31].

Berreagako kastroa Euskal Autonomia Erkidegoan identifikatutako Burdin Aroko hogeita hamar kokaguneetako bat da; horien artean, Nabarnizko Arrola eta Arrigorriagako Malmasingo herri gotortua nabarmentzen dira [33]. Armando Llamosas Kultura Ondareko arkeologoaren arabera, orain arte lortutako datuek Berreagaren okupazioa K.a. II. eta I. mendeen artean kokatzea ahalbidetzen dute [33]. Tamainagatik eta aurkitutako elementuengatik nabarmenduta. Aurkikuntzen artean, harresien, lubanarroen, bizitegi-egituren eta nekropoliaren hondarrak daude, horrelako kokalekuetan ohikoa den eredua [31]. Nekropolia herrixkara sartzeko bidearen ondoan zegoen, eta lurrak luberritzeak jasan baditu ere, 150 hilobi-pieza berreskuratu dira, besteak beste, hilarriak eta dekorazio bereizgarriak dituzten zatiak, hala nola ebaki-lerroz osatutako gurutzeak [32]. Hileta-ohiturak zendua erraustea ziren, eta haren errautsak hilarria jartzen zen tumulu batez estalitako ontzi txiki batean uzten ziren [31].

Erdi Aroa Mungialdeko hainbat herriren sorrerarekin eratxiki daiteke, hala nola: Laukiz, 1093an Albonigako monasterioaren eskrituran agertzen dena[34] ( herria Munio Munioruz de Lauquíniz antzinako oinetxe baten jabearengandik dator); Fruiz, VIII. mendearen amaieran sortua, baina garai horretan Fortunio asturiarrak herria menderatu zuen Asturiazagako borrokan[35]; eta Fika, 1427an udalerriaren lehenengo eskuzko lekukoaren agerpenarekin[36]. Horrez gain, badira garai honetan eraikitako azpiegiturak: San Lorentzo Martiriaren elizatea (Maruri-Jatabe), Urdulizeko Santa María ermita eta Sopelako elizatea.

Butroe etxeko armarria

XIII. mendean Barrika bere balea-jardueragatik nabarmendu zen, izan ere, Lope Díaz de Harokek emandako hiri-gutunean maiz aipatzen da[37]. Baleen ehiza funtsezko jarduera izan zen eskualdeko ekonomian, ez bakarrik zuzeneko balio ekonomikoagatik, baita tokiko nortasunari egindako ekarpenagatik ere [38]. Mende berean ere Plentzia hiribildu moduan sortu zen, Plasentia de Butron izenarekin. Hiribilduari Logroñoko Forua eman zitzaion eta hurrengo Bizkaiko jaun-andreek eta Gaztelako errege-erreginek forua berretsi zuten[39].

Bizkaiko probintziaren eskualde honetan, Butroe familiak zuen presentzia azpimarratu daiteke. Garai hartan, Europa izurri beltzaren epidemian murgilduta zegoen, eta biztanleriaren zati handi bat akabatu zuen. Horri gosete luze bat gehitu zitzaion, Europa krisira eraman zuena. Ondorioz, Bizkaiko jauntxo feudalek lehian jardun behar izan zuten, baliabide eskasiagatik eta bizirik iraun zuten basailuengatik. Bizkaian (Araban eta Gipuzkoan bezala), ahaide nagusiak bi bandotan banatu ziren: Oñaztarrak eta Ganboinoak, bandokideen gerra eragin zutenak. Leinu ezberdinek bat egiten zuten aliantzetan, eta edozein ahulezia baliatzen zuten etsaien baliabideez jabetzeko[40]. Mungiako Billela familia adibidez,[41] Ganboinoen aldekoa zen eta hainbat liskar izan zituen Butroetarrekin. Gatazka horiei erantzuteko, Mungiako herritarrek Bizkaiko Jaunari, Don Juan infanteari, eskatu zioten hiribilduaren titulua, nobleen erasoetatik babesteko. Hala, 1376ko abuztuaren 1ean, Mungia hiribildu gisa eratu zen Logroñoko forupean[41].

Butroetarren leinua Haroko Etxetik dator, X. eta XIV. mendeen arteko Bizkaiko jauntxoak. Familia honek lur asko eta burdinola batzuk zituen. 1468an bando-gerrarik handienetako bat gertatu zen, non Butroek gerlari asko galdu zituen: alde batetik Marzanatarrak (Ganboinoen aliatuak) eta bestetik Ibarratarrak, Butroetarren (Oñatiko bandoaren) laguntza zutenak. 1457. urtera arte luzatu zen gerra, Gaztelako erregeek esku hartu eta gerrazaleak erbesteratu zituzten arte[40].

XVI. mendean, Meñakan, Santa Maria parrokia sortu zen 1516an, XVII. mendean estilo errenazentistan berreraiki zena [42]. Parrokia hau funtsezko erlijio- eta gizarte-gune bihurtu zen komunitatearentzat. Bitartean, Gamiz-Fikan, XV. mendeko San Andres eta San Martin elizek tokiko historian mugarri garrantzitsuak izaten jarraitu zuten, eskualdeko udalerriak zeharkatu zituzten hazkunde eta aldaketen lekuko [43]. XVII. mendean, Gamiz-Fikako nekazaritza-ekonomiak aldaketa handia izan zuen artoaren sarrerarekin, eta horrek produktibitate handiagoa ahalbidetu zuen eta baserriak funtsezko ekoizpen-unitate gisa finkatu zituen, eskualdeko behar berrietara egokituz [43].

1637an, Felipe IV.ak tropak eskatu zizkion Bizkaiko Jaurerriari, gerran Frantziaren aurka borrokatzeko. Aurten inflexio-puntu bat ezarri zuen tokiko historian, hainbat udalerrik erantzun baitzioten armetarako deiari [44]:

  • Laukizek 3 soldadu ekarri zituen, eta 1639an, Frantziaren eraso baten beldur izan zirenean, Laukizek, Bakio, Maruri eta Gatikarekin batera, gizon armatuak bidali behar zituen Bakio defendatzeko, Bizkaiko kostaldeko gune estrategikoa [46].

Kostaldearen defentsa lehentasun bihurtu zen XVII eta XVIII. mendeetan, eskualde honek barne gatazkez gain, atzerriko potentzien mehatxuei ere aurre egiten baitzien. Barrikan, bi kanoidun defentsa-bateria bat jarri zen, kostaldea piraten erasoetatik babesteko [47]. Plentziak, bere aldetik, bere kostaldea gotortu zuen talaiak eta artilleria-bateriak ezarriz, eskualdean itsas defentsak bere baliabideak babesteko eta segurtasuna mantentzeko duen garrantzia islatuz. Gotorleku hori funtsezkoa izan zen Bizkaiko portuetako merkataritza eta itsas bizitza babesteko [48].

Eskualdeko ekonomia batez ere lehen sektorean oinarritzen zen, abeltzaintza eta baso-aprobetxamendua nabarmenduz [49]. Fruizen, basoek kalitatezko larreak eskaintzen zituzten abereentzat eta egur ugari eraikuntzarako, eta horrek komunitatea hazten lagundu zuen [49]. 1781ean, Fruizek behi-aziendaren urteroko azoka ezarri zuen, hasiera batean San Lorentzo elizaren ondoan egiten zena eta gaur egun Aldai auzoan antolatzen dena abuztuko herriko jaietan [49]. Fruizek ere bazituen hiru ermita — Jesus Gurutziltzatua, San Migel eta San Lorentzo —, esanahi erlijiosoa izateaz gain, biztanleentzako elkargune gisa ere balio zutenak [49].

XVIII. mendeak aurrera egin ahala, erroldek udalerrien hazkundea eta antolaketa adierazi zituzten. 1704an, biztanleria-erregistroek honako hau adierazi zuten [50]:

  • Marurik 54 etxe zituen.
  • Laukizek 37 etxe zituen.
  • Meñakak 34 etxe zituen, eta, mende amaierarako, 58 etxe, burdinola bat eta 5 errota.
  • Lemoizek 45 etxe zituen.

XVIII. mendeak itsas merkataritzaren gorakada ere ekarri zuen [48]. 1740an, Plentziak 11 itsasontzi zituen, guztira 3.960 kintaleko edukiera zutenak, eta arrantza eta merkataritza portu garrantzitsu gisa finkatu zen [48]. 1760an, Plentziako erroldak 120 marinel eta artillari erregistratu zituen, eta horrek adierazten zuen inguru horretan itsas jarduerak duen garrantzia eta kostaldeko azpiegitura indartzea hura babesteko [48].

1779an, Lemoizko kostako bateriak 3 kanoi zituen, baina horietako bi erabiltezin zeuden, eta horrek agerian uzten zuen defentsak mantentzeko beharra [51]. Urte horretan bertan, eskualdeko egoera politiko eta ekonomikoak gatazka belikoen eragina izaten jarraitzen zuen, eta kostaldeko segurtasuna funtsezkoa zen oraindik ere eskualdearentzat [51].

XVIII. mendea ere udalerriek gerra gatazketan izan zuten parte-hartze aktiboaren lekuko izan zen. 1794an, Meñakako soldaduek Ondarroaren defentsan parte hartu zuten, garai hartako tentsio politikoen ondorioz arriskuan baitzegoen [52]. Aldi berean, Marurik, Juan Ramón Iturriza historialariaren erregistroen arabera, 1798an 55 etxe, 61 etxe eta 350 biztanle zituen komunioan, baita Añakako burdinola bat, 6 errota, taberna bat eta Santa Kruz baseliza ere, komunitatearen bizitza espiritualerako garrantzi handiko zentroa zena [53].

Aro Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungialdeko udalerriek historia aberatsa dute, nekazaritzako komunitateetatik hasi eta industria- eta hirigintza-eragina duten herri modernoetaraino izan duten bilakaera adierazten duena. XIX. mendean, Barrikak 63 etxe zituen eta 51. eserlekua zuen, Gernikako Batzar Nagusietan botoarekin [54]. Bestalde, Urdulizek nekazaritzan oinarritzen zuen bere ekonomia: garia, babarrunak eta mahastiaklantzen zituen txakolina ekoizteko, eta goialdeetan, berriz, zur-ustiapena zen nagusi [55]. XIX. mendearen amaieran, Urdulizko harrobiek Butroeko gaztelua eraikitzeko harria eman zuten [55]. Plentzian, mende honetako gerrek eta alturako arrantzaren krisiak portuaren gainbehera eragin zuten, itsasadarrean hondar-bankuak pilatzearen ondorioz [56]. Hala ere, Bilbotik eta Algortatik gertu egoteak klase sozial berri bat erakarri zuen, hiribildua oporretarako erabili zuena, bere izaera turistikoa sendotuz [56].

XX. mendearen hasieran, Urdulizek nekazal herria izaten jarraitzen zuen, nahiz eta industrializazio hasiberriak bertako biztanle asko emigratzera eraman zituen [55]. Hala ere, industria eta harrobi txikien presentziak, Bilbotik gertu egoteaz gain, Urdulizi bere populazioa mantentzea ahalbidetu zion [55]. 1928an, Gamiz eta Fika udalerriek bat egin zuten egungo Gamiz-Fika udalerria osatzeko [57]. Bigarren Errepublikan (1931-1936), Euskadiko emakume-elkarte ugari sortu ziren, hala nola Emakume Abertzale Batza (EAB), 1934an Maruri-Jataben 23 bazkide izatera iritsi zena [58].

Atxispeko San Pedro

Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) kalte larriak eragin zizkion eskualdeari. 1937an, tropa frankistek Jata ingurua bonbardatu zuten, biztanle askoren ihesa eraginez [57]. Gamiz-Fikan, 1937ko ekainaren 12an, frankistek inguruari eraso egin zioten, Atxispeko San Pedro baseliza suntsituz [57]. Baseliza hondatuta geratu zen 2013ra arte, herritar talde batek garbitu zuen arte. Frankisten bonbardaketek gogor zigortu zuten Mungia, eta tropak erretiratu ondoren, hainbat eraikin erre zituzten talde anarkistek [59].

Gerraostean, Mungiaren hazkundea gelditu egin zen, baina 60ko hamarkadan industrializazioak inguruko eskualde eta udalerrietako langile ugari erakarri zituen, eta hiri-hazkunde esanguratsua eragin zuen eraikin eta kale berriak eraikita [59]. Hala ere, 70eko hamarkadaren amaierako atzeraldiak biztanleriaren beheraldia ekarri zuen, biztanleria berriro hazi baino lehen [59]. Laukizen, 70eko hamarkadan Unbe-Mendi bizitegi-multzoaren eraikuntzak biztanleria bikoiztu zuen, familiak erakarriz ingurune naturalagoen bila [60]. 1941 eta 1988 bitartean, Felisa Sistiagak Ama Birjinaren ikuspegiak eman zituen Unbe Gainan, eta horrek Unbeko Ama Birjinaren kapera eraikitzera eraman zuen [60].

70eko hamarkadan, Espainiako gobernuak Euskadin lau zentral nuklear eraikitzeko proiektu bat bultzatu zuen, eta horietako bat Lemoizen kokatuko zen [61]. Iberduero S.A. (geroago Iberdrola) enpresa elektrikoaren proiektua izan zen 1970eko hamarkadan. Euskal kostaldean hainbat zentral nuklear eraikitzeko plan zabalago baten parte zen, Ispaster eta Debako instalazioak barne [62]. Hasiera-hasieratik, zentralaren eraikuntzak aurre egin behar izan zion euskal herritarren sektore zabalei, bereziki talde ekologista eta nuklearren aurkako taldeei, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Nuklearrik ez, eskerrik asko leloa zabaldu zuen. Herritarren mugimendu horrek eragin nabarmena izan zuen Euskal Herriaren historian [62].

ETA erakunde terrorista ere zentral nuklearren planaren aurka agertu zen, bereziki Lemoizko zentralari begira, eraikitzen ari baitzen. ETAk indarkeriazko hainbat ekintza egin zituen, eta bederatzi pertsona hil ziren, proiektuarekin lotutako zuzendari eta langileen artean. Lemoizko zentralaren proiektuak, 1971n hasitakoak, 1.000 megawatteko bi erreaktore aurreikusten zituen [62]. 1982rako, lehen erreaktorea ia amaituta zegoen, baina erregaia kargatu aurretik, proiektua geldiarazi egin zuten, Felipe Gonzálezen gobernuak 1984an onartutako luzamendu nuklearraren ondorioz [62]. Zentrala Basordas kalaren gainean eraiki zuten, eta horregatik da ezaguna Basordasko zentral nuklearra. Eraikuntzan inbertsioa eta aurrerapenak egin ziren arren, Lemoizko zentral nuklearra ez zen inoiz martxan jarri, eta nuklearren aurkako oposizioaren eta garai hartako Euskal Herriko gatazka sozial eta politikoen ikur bihurtu zen [61].

Bakion, XIX. mendearen amaiera arte, sei kanoiko bateria batek bere portu txikia babesten zuen, baina XX. mendeko 50eko hamarkadatik aurrera, udalerriak eraldaketa handiak jasan zituen etxebizitza-blokeak eraikiz eta hondartza ingurua urbanizatuz [63]. Hasierako obra horiek ez zuten zerbitzu eta azpiegitura nahikorik izan, eta horrek arazoak sortu zituen, eta 90eko hamarkadan hasi ziren konpontzen, espaloiak, hondakin-uren araztegi bat eta babes ofizialeko etxebizitzak jarrita [63].

Plentzian, hondar-bankuen metaketak itsas trafikoa mugatu zuen, baina hiribildua helmuga turistiko gisa finkatu zen bere hondartzari esker, euskal kostaldeko nabarmenetako bat [56]. Benito Pérez Galdósen Fortunata y Jacinta eleberriak bere kaleetan girotutako eszenak ere biltzen ditu [56]. Maruri-Jataben, gehiengo abertzalea izan arren, 1972 eta 2008 artean Jaime Larrinaga apaiza nabarmendu zen, bere espainiar jarrera nazionalistagatik ezaguna, ETAren mehatxuak salatzean eta El Salvador Foroan parte hartzean tirabirak sortu zituena [58].

Azken hamarkadetan, Urdulizek hazkunde nabarmena izan du biztanlerian, Bilbotik gertu dagoelako eta eraikuntzarako lursailak dituelako, eta biztanle asko erakartzen dituelako bizi-kalitate hobearen bila [55].

Butroeko gaztelua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Butroeko gaztelua

Butroeko gaztelua Erdi Aroko gaztelua da, Butroe familiak eraikia. Gatikan kokatuta dago eta denbora luzez itxita egon den arren, bisita ugari jasotzen ditu. XIX.mendean Urdulizetik ekarritako harrobietatik berreraiki zen gaztelua[64]. 1989tik 1992ra Estudios Arriagak konponketak egin zituen [65] eta gaur egun errusiar inbertsore batek du jabe gisa[66].

Landetxo Goikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landetxo Goikoa Mungian dagoen baserria, XVI.mendean eraikia. Euskal Herriko baserri zaharrenetarikoa da, eta Izenaduba Basoa parke mitologikoaren barnean dago, non Olentzeroren etxearena egiten du.

Bertan hainbat ekintza egin ahal dira [67]:

  • Baserriari buruzko ikus-entzunezkoa
  • Bisita gidatua
  • Hainbat gairi buruzko erakusketak
  • Umeentzako jolasak
  • Ipuin interaktiboak
  • Kanpoko jarduerak

Torrebillela Kultur Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torrebillela XIV.mendearen inguruan sortutako harrizko dorretxea da [68] eta Mungiako udalerriko arkitektura zibileko eraikinik zaharrena. Eraikinak aldaketa asko izan ditu gaur egun duen itxuraraino, baina badirudi jatorrizko eraikina harrizko dorre soil bat zela, apaindurarik gabea, bost solairuko altuerakoa, defentsarako zein etxebizitzarako erabiliko zena [69].

Mesterikako burua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mesterikako buruaren argazkia

Mesterikako (Meñakako) San Lorenzo baselizan aurkitutako hareharrizko eskultura da, gizon edo emakume baten burua irudikatzen duena [70]. Bere funtzioa ezezaguna da, hileta edo erlijio errituetan erabili ahal izan zuten, babesa emateko objektua izan zitekeen edota gerla trofeoa [71]. Gaur egun Bizkaiko Arkeologia Museoan dago, Burdin Aroaren gelan [70].

San Pelaio Baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakion dagoen ermita erromanikoa da, Bermeoko Gaztelugatxe uhartetik gertu [72]. Eraikin txikia da eta bi ezaugarri interesgarri ditu: sarrera eta absideko lehioa [72]. Bizkaian kontserbatzen diren elizarik zaharrenetarikoa da, Zumetxagako San Migelgo (Mungia) eta Abrisketako San Pedro (Arrigorriaga) elizekin batera [72].

Plentziako ateak eta harresiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziako hiribilduak harresi bat izan zuen, bere osotasunean inguratzen zuena, eta gaur egun Elizako plazan dagoen Santiagoko atea bakarrik kontserbatzen da. Beste hiru ateren dokumentazioa ere dago: Santa Barbarako Atea, Erribera eta Udaletxearen aldaparen arteko bidegurutzean zegoena; Concepción atea, Kristoren eskaileren ondoan zegoena, eta beste bat Ospitalearen eta Guruztokiaren ondoan[73].

Garaizarreko errota

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora luzez, Maruri-Jatabe udalerri bizkaitarreko industria bakarra errotak ziren. Oraindik ere, iraganeko oroitzapen tradizionalak mantentzen ditugu Garaizarreko errotarekin [74]. Harri grisez egina, leihoetan egur pixka bat du eta teila gorriz egindako estalki batez errematatua dago [75].

Gorlizko itsasargia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gorlizko itsasargia

Gorlizko itsasargia Bilboko portuko agintaritzak kudeatzen duen itsasargia da[76], Billano lurmuturrean kokatua, Gorliz eta Armintzaren artean. Euskal Herriko itsasargirik berrienetarikoa da [77] eta bi egitura bertikal ditu: bata, oinplano zilindrikokoa, barraskilo-eskailera duena, eta, bestea, prismatikoa, oinarri oktogonalekoa. Gorlizko hondartzatik baino ezin da sartu, Bizkaiko Foru Aldundiaren finka zeharkatzen duen bidezidor batetik. Hala ere, itsasargia ezin da bisitatu [76].

Munarrikolandako Estazio Megalitikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munarrikolandako Estazio Megalitikoan oso multzokatuta dauden monumentu asko daude; gizakiak eragin handia duen zonaldean kokatua[78]. Honek arazo bat suposatzen du monumentuen kontserbazio-egoeran. Txorierri eta Ibaizabal banatzen dituen mendilerroaren azken mendi-adarrak dira, ia itsasoa ukitzen dutenak eta mendi-kategoria galtzen dutenak; altitude erlatiboak eta absolutuak 100 eta 200 metro artean oso baxuak baitira[78].

Estazio horretakoak dira monumentu megalitiko hauek [78]:

  • Trikuharriak: Goikogana (M2), Munarrikolanda 1 eta Saierrikolanda 1.
  • Tumuluak: Munarrikolanda 2, Saierrikolanda, Saierri Munioa eta Saierrikolanda 2.

Plentziako hirigune historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butroetarren dorreak eta merkatuaren plazan dauden guneak mugatzen dute Plentziako hirigune historikoa[79]. Bere oinplanoa Bastidako eredua jarraitzen du eta hiru kale paralelo ditu[79]: Goienkale, Artekale eta Barrenkale. XIX.mendean hirigunea estua zenez, zenbait zabalgune egin behar izan ziren aipatutako hiru kaleetan[79].

Beste ondare batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungialdeko euskara mendebaldeko bizkaieraren parte da, sartaldeko hizkeran kokatzen dena[80]. Mendebaldeko euskara gainontzeko euskalkiak baino lehenago sortu zen, VIII.mendearen inguruan [81].

Geroago ez, baina 2016ean UEMAn egon zen Gamiz-Fika
Udalerri euskaldunak eta Uema

Mungialdeko zenbait udalerrik euskararen arnasguneak dira, Arrieta eta Fruiz esaterako [82][83]; haien herritar gehienak euskaraz mintzatzen baitira. Jon Andoni Uriarte fruiztar hizkuntzalariak bere herriko euskara aztertu zuen alde fonetiko, fonologiko-morfologiko eta sintaktikoetatik, Alfonso Irigoiren zuzendaritzapean[84]. 2010eko datuen arabera Fruizen %81 euskaldunak dira, eta euskararen erabilera %58,1ekoa da[83]. Mungia ere euskaldun kopuru handia duen herria da[85].

Gamiz-Fikan, bestalde, %71,9 euskaldunak dira, eta euskararen erabilera %43,3koa da[86]. Udalerri honek, beste batzuk bezala, ez dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak, baina parte-hartzaileak izateko baldintzak betetzen dituzte. Izan ere, udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoak duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean[86].

Meñakari dagokionez, bere azentu-sistema Bizkaiko iparraldeko azentu-barietateen eremuan kokatzen da[87]. Iñaki Gamindek artikulu[88] bat idatzi zuen honi buruz Fontes linguae-vasconum aldizkarian.

2012.urtean Uribe Kostako mankomunitateak egindako inkesta baten arabera, Sopela Uribe Kostako herririk euskaldunena izendatu zuen [89]. Horrez gain, Euskaltzaindiaren ikerketek erakutsi dute Sopelako hizkerak, bizkaieraren barruan forma berezia duela; zehatzago, sartaldeko Uribe Kostako hizkera[90][91]. 1987an Sopelako euskararen nondik norakoak dokumentua kaleratu zen[89].

Urduliz udalerriak ere Uribe Kostako bizkaiera erabiltzen du [92]. Iñaki Gamindek hizkuntzalariak bere doktorego-tesian Urduliz eta Gatikako herri hizkerak linguistikoki aztertu zituen 1992an[92][93].

Ahotsak.eus ataria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira Ahotsak.eus atarian Mungialdeko hizkeraz jasotzen dituzten zenbait elkarrizketa [94]. Horien artean Maria Andikoetxea[95],Manu Zugazaga[96], Balentina Elortegi [97], Luis Asla [98] eta Anartz Ormaza [99] daude.

Mungia XX.mendearen hasierara itzultzen da tradizioa eta kultura uztartzen dituen herri-ekimenarekin: Lore Jokoak. Garai hartako bizitza soziala eta ohiturak islatzen dituzten hainbat jarduera ematen dira, hala nola: herri antzerkia, euskal dantzak, gastronomia, bertsolaritza eta musika[100].

Txopel sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelako udalak urtero banatzen dituen sariak dira. Hauek Euskal Herriko arlo kultural, sozial edo politikoko pertsona esanguratsuei banatzen zaizkie, egindako lana goraipatzeko asmoz[101]. 2006an banatu ziren lehenengo aldiz, eta hortik aurrera ohitura mantendu egin da. Sariak bi mailatan banatzen dira: Txopelen estatua eta Sopelako udal lantza[101].

Gizon bat jaian sukaldatzen

Sukalkiak edo sukalki eguna Mungian egiten den bazkari-lehiaketa da. Lehenengo edizioa 1964an egin zen, Frankismo garaian murgilduta. Identitate bat ospatzeko eta adierazteko premia zegoenez, herritarrek herria elkartzeko helburuarekin sukalki eguna sortu zuten [102]. Ondarroako Arrantzale Egunean prestatzen den marmitakoa ardatz hartuta, Mungiako baserri-historiarekin lotura izango duen errezeta garatu zen; gaur egun ezagutzen den haragizko sukalkia sortuz[102].

Bendeja baserritarrak, edo bendejerak, baserriko produktuak saltzen dituzten emakumeak dira. Saski handietan azokara edo plazara saltzeko baratzako barazki eta frutak eramaten dituzte [103]. Mungiako Plazan ostiralero egoten dira goizean antolatzen den azokan.

Bi emakume sagarrak saltzen azoka batean

Bendejaren eta esnearen salmenta maiz estuki lotuta egon dira. Emakumeak, lehenengo esneak banatzen zituzten etxerik etxe, eta gero bendeja saltzen zuten plazan. Lanbide edo zeregin horretan hasteko, gazte horiek batzuetan amaren edo auzoko andreren baten laguntza izaten zuten; baina beste batzuetan, haien kabuz joan behar izaten zuten [103]. Mungiaz gain, hainbat herrietan egon ziren bendejerak: Bilbon, Gernikan, Bermeon, Areetan eta Portugaleten, esaterako [103].

Sopela Kosta Fest

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailean ospatzen den surf festibala da; natura, surfa eta kultura nahasten dituena. Eskainitako programak hainbat jarduera ditu, kirola eta ingurumenarekiko errespetua batzen dituena. Musika talde anitzekin uda agurtzeko jaialdia da[104].

Baserritar eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserritar eguna Mungiako San Pedroko jaietan ospatzen den ekitaldia da. Egun horretan, euskal nekazaritza eta baserritarrak protagonista dira, eta hainbat produktu dastatzeko aukera ematen da, horien artean: barazkiak, gaztak, txakolina, eztia eta taloa[105]. Baserriko produktuen salmentaz gain, animalien eta herri kirolen erakustaldiak ere antolatzen dira [105].

Fruizeko abeltzaintza azoka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olentzero

Abeltzaintza azoka abuztuko bigarren igandean egiten da, Fruizeko herriko jaietan. Nekazaritzaz gain, herriaren inguruko basoek abelburuen elikadurarako eta egurra lantzeko aukera eskaintzen da[106].

Gabonetako kabalkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungiako Udalak eta Izenaduba Basoa parke mitologikoak antolatuta, Olentzero eta bestelako pertsonai mitologikoek osatutako kabalkada egiten da abenduaren 24an. Landetxo Goikotik hasita, herri guztitik ibilbide bat egiten da udaletxera heldu arte.

  • Arrietako San Martin jaiak
  • Bakioko San Juan Dolozak, Abuztuak 29
  • Fruizeko Lorentzo Deuna, Abuztuak 10
  • Gamiz-Fikako San Isidro jaiak
  • Gatikako San Marko jaiak
  • Laukizeko Mikel Deunaren jaiak, iraileko azken astetik urriko lehen astera
  • Maruri-Jataben Laurentzi Deunaren egunean ospatzen dira herriko jaiak, Abuztuak 10
  • Meñakako San Roqueak Abuztuak 16
  • Mungiako eta Sopelako San Pedroak, Ekainak 29
  • Plentziako San Antolinak

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jon Rahm, golf-jokalari barrikatarra
Lauaxeta, poeta laukiztarra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bizkaiko eskualdeak. 2023-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  2. Arrieta (Bizkaia). 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  3. Meñaka. 2024-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  4. Sollube. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  5. Jatabe. 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  6. a b (Gaztelaniaz) Virgen de Umbe. 2024-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  7. Berreaga. 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  8. «Kultura i Wychowanie» Kultura i Wychowanie 18 (2(18)/2020) 2021-02-12  doi:10.25312/2083-2923.18/2020. ISSN 2544-9427. (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  9. a b Bizkargi. 2024-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  10. a b Deng, Francis; Cheng, Jeffrey. (2017-06-20). Operculum diagram (wikimedia commons). Radiopaedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  11. Mungia. 2023-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  12. Laukiz. 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  13. Bakio. 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  14. Fruiz. 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Las 8 Playas de Uribe Kosta más visitadas» bilbaoclick 2024-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  16. (Gaztelaniaz) García, Elísabet. (2021-05-14). «Flysch, los acantilados que recogen la Historia de la Tierra» Blog de viajes (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  17. (Gaztelaniaz) Iparmedia. «Flysch Bizkaia» www.flyschbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  18. a b c d Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, según sexo y densidad de población. 01/01/2023» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  19. a b c Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, según sexo y densidad de población. 01/01/2024» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  20. a b c (Gaztelaniaz) «Mungialdeko Behargintza pone en marcha el proyecto Match Mungialdea con el objetivo de facilitar la conexión entre empresas locales - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus» Ayuntamiento de Mungia (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  21. a b c d e Barrika (herria). 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  22. a b (Gaztelaniaz) «Ryan: Lemoiz y la intervención de ETA» www.naiz.eus 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  23. a b Lemoizko zentral nuklearra. 2024-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  24. a b (Gaztelaniaz) «La bomba de ETA que sentenció a la central de Lemóniz» La Vanguardia 2018-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  25. a b Bakio. 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  26. a b (Gaztelaniaz) [https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/2/kobie_27_EL%20YACIMIENTO%20PREHIST%C3%93RICO%20AL%20AIRE%20LIBRE%20DE%20MANDA%C3%91_5.pdf#:~:text=El%20yacimiento%20de%20Manda%C3%B1u%20ha%20sido%20localizado%20durante,l%C3%ADticos%2C%20asignables%20en%20su%20mayor%C3%ADa%20al%20Neol%C3%ADtico%20Final-Calcol%C3%ADtico. EL YACIMIENTO PREHISTÓRICO AL AIRE LIBRE DE MANDAÑU (GORLIZ, BIZKAIA). ] KOBIE ISSN 0214-7971 ISSN 0214-7971..
  27. a b c «Kurtzioko aztarnategia» toponimia.barrika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  28. «Cinturón Verde del Bilbao Metropolitano - Bizkaia 21» www.bizkaia21.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  29. El yacimiento chatelperroniense al aire libre de Aranbaltza (Barrika, Euskadi). ISSN 2172-4555 ISSN: 2172-4555..
  30. (Gaztelaniaz) «Museo de la Evolución Humana» Museo de la Evolución Humana (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  31. a b c d e f g h Bartolomé “cheno”, Eugenio. (miércoles, 5 de junio de 2019). «IBEROS Y CELTAS: Castro de Berreaga - Vizcaya» IBEROS Y CELTAS (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  32. a b Press, Europa. (2011-10-22). «Gobierno vasco lleva a cabo una intervención arqueológica en el recinto fortificado de la Edad del Hierro de Berreaga» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  33. a b (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2011-10-30). «Más que estelas en Berreaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  34. (Gaztelaniaz) Lauquíniz. 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  35. Fruiz. 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  36. Fika. 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  37. (Gaztelaniaz) «BARRIKA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  38. Barrika (herria). 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  39. Plentzia. 2024-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  40. a b (Gaztelaniaz) Aitor. (2019-05-27). «Castillo de Butrón. ⚔Una fortaleza transformada en un castillo de cuento📖» SITIOS HISTÓRICOS (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  41. a b (Gaztelaniaz) «Historia - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus» Ayuntamiento de Mungia (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  42. (Gaztelaniaz) «MEÑAKA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  43. a b Gamiz-Fika. 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  44. a b Jatabe. 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  45. (Gaztelaniaz) «LEMOIZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  46. (Gaztelaniaz) «LAUKIZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  47. Barrika (herria). 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  48. a b c d (Gaztelaniaz) «PLENTZIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  49. a b c d Fruiz. 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  50. (Gaztelaniaz) «Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  51. a b (Gaztelaniaz) «LEMOIZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  52. (Gaztelaniaz) «MEÑAKA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  53. (Gaztelaniaz) «MARURI-JATABE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  54. Barrika (herria). 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  55. a b c d e Urduliz. 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  56. a b c d Plentzia. 2024-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  57. a b c Gamiz-Fika. 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  58. a b Jatabe. 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  59. a b c Mungia. 2023-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  60. a b Laukiz. 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  61. a b Lemoiz. 2023-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  62. a b c d Lemoizko zentral nuklearra. 2024-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  63. a b Bakio. 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  64. (Gaztelaniaz) Urdúliz. 2024-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  65. (Gaztelaniaz) ATIENZA, IRANTZU. (2014-09-24). «Butrón y otros castillos de Bizkaia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  66. «Inbertsore errusiar batek Butroeko gaztelua erosi du 4 milioi euroren truke» EITB 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  67. (Gaztelaniaz) Informe de gestión (1999-2007) y situación actual (Mayo 2007). Mungia Udala.
  68. (Gaztelaniaz) «Torrebillela - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus» Ayuntamiento de Mungia (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  69. (Gaztelaniaz) «Torrebillela - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus» Ayuntamiento de Mungia (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  70. a b Mesterikako burua. 2024-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  71. (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2020-04-08). «Ermita SAN LORENZO de MESTERIKA (Meñaka. Bizkaia).» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  72. a b c San Pelaio baseliza (Bakio). 2021-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  73. García León, Gerardo. (2017). «La parroquia de Santa Bárbara de Écija como centro de difusión devocional» Laboratorio de Arte (29): 455–482.  doi:10.12795/la.2017.i29.25. ISSN 1130-5762. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  74. (Gaztelaniaz) Maruri. 2024-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  75. (Gaztelaniaz) «Molino Garaizar en Maruri-Jatabe - Curiosidades y planes relacionados | Guía Repsol» REPSOL (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
  76. a b (Gaztelaniaz) Faro de Gorliz. 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  77. Gorlizko itsasargia. 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  78. a b c (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «Estacion Megalitica de Munarrikolanda. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  79. a b c Plentzia. 2024-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  80. Mendebaleko euskara. 2024-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  81. Zuazo Zelaieta, Koldo. (2019-10-22). «El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI. (Peio J. Monteano)» Fontes Linguae Vasconum (124)  doi:10.35462/flv124.7. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  82. Arrieta (Bizkaia). 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  83. a b Fruiz. 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  84. Endika Uriarte Orbañanos. (2024-04-30). «Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu-azterketa bat» Euskera ikerketa aldizkaria: 207–252.  doi:10.59866/eia.v1i69.279. ISSN 2792-2278. (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  85. Mungia. 2023-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  86. a b Gamiz-Fika. 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  87. Meñaka. 2024-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  88. Gaminde, Iñaki. (2001-04-30). «Meñakako berba konposatuen azentuaz» Fontes Linguae Vasconum (86): 33–47.  doi:10.35462/flv86.3. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  89. a b Sopela. 2024-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  90. «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  91. «Sopela, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  92. a b Urduliz. 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  93. Gaminde, Iñaki. (2004-12-31). «Tonuak eta etenak Gatikako intonazioan» Fontes Linguae Vasconum (97): 519–536.  doi:10.35462/flv97.4. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  94. Badihardugu Euskara Elkartea, Euskal Herriko Ahotsak. Mungialdekoa (Hizkera). .
  95. «Fruiz (Bizkaia). PDFa. - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  96. «Gamiz-Fika (Bizkaia). PDFa. - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  97. «Meñaka (Bizkaia). PDFa. - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  98. «Arrieta (Bizkaia). PDFa. - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  99. «Bakio (Bizkaia). PDFa. - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  100. (Gaztelaniaz) Zárate, C.. (2023-10-24). «Mungia regresa a principios del siglo XX este domingo» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  101. a b Sopela. 2024-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  102. a b (Gaztelaniaz) «Un documental desvela el origen del Sukalki Eguna de Mungia» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  103. a b c Bendejerak: sorotik plazara | Labayru Fundazioa. 2021-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  104. (Gaztelaniaz) «Kosta Fest - Bizkaia Gazteak - Bizkaia.eus» Bizkaia Gazteak (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  105. a b (Gaztelaniaz) Zárate, C.. (2023-06-26). «Mungia celebra un gran Baserritarren Eguna mientras aguarda el txupinazo» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  106. Fruiz. 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]