Pêr Denez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Joseph Albert Victor Denis |
Jaiotza | Rennes, 1921eko otsailaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Romillé, 2011ko uztailaren 30a (90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marcelle Stéphan (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Rennesko Unibertsitatea Lycée Saint-Martin (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Alan Botrel Françoise Morvan (en) ![]() Yann Bouëssel du Bourg (en) ![]() Gérard Cornillet (en) ![]() |
Hizkuntzak | esperantoa frantsesa galesa ingelesa Irlandako gaelera bretainiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria eta esperantista |
Enplegatzailea(k) | Rennes 2 Unibertsitatea - Bretainia Garaia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Per Denez |
![]() ![]() |
Pêr Denez edo jaiotzez Pierre Denis (Rennes, Ille eta Vilaine, 1921eko otsailaren 3a – Romillé, Ille-et-Vilaine, 2011ko uztailaren 30a) hizkuntzalari, irakasle eta idazle bretainiarra izan zen.
Nerabezaroan bretainiera bere kabuz ikasi zuen, unibertsitatean ikasketa horietan sakondu zen eta lehenengo lanak argitaratu zituen garai horretan. Azkenik, hizkuntza horretako idazlerik emankorrenen eta ezagunenen artean dugu. Halaber, beste kultura batzuetara irekita zegoen, esperanto ikasiz besteak beste.