Soorts-Hossegor (okzitanieraz: Sòrts e Òssagòr; frantsesez: Soorts-Hossegor) Landetan dagoen komuna da. Bere ekonomiak surf eta turismo ditu oinarriak.[1]
Landetako basoan, Maremnen eta Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokaturikoa, Bourret eta Boudigau ibaiek zeharkatzen dute, lehen Aturriko ibilbidea zena. Hossegorreko aintziraren gehiena udalerrian dago.
1310era arte, Aturriko bokalea Capbreton-Hossegor barrutian zegoen. Bikingoek 840an eskualdea eraso zutenean, bokalean gertu ziren. Orduko buruzagia Ásgeirr izan zen. Baina Ásgeirr ez zen Gaskoinian geratu, Björn bere sasi-anaiak egin zuen moduan. Pepin II.a Akitaniakoarekin bat egin zuen, Garona eta Loira arteko Akitania konkistatzeko. XIV. mendera arte, Hossegor balezaleen kokagunea izan zen.