Bertín Osborne | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Norberto Juan Ortiz Osborne |
Jaiotza | Madril, 1954ko abenduaren 7a (70 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Jerez de la Frontera Villanueva de los Infantes |
Hezkuntza | |
Heziketa | Our Lady of Remembrance College (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aurkezlea, musikagilea, aktorea eta Twitch streamer (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Norberto Juan Ortiz Osborne (Madril, Espainia, 1954ko abenduaren 7a),[1] Bertín Osborne izenez ezagutua, abeslari, aurkezle eta aktore espainiarra da.
Madrilen jaioa, familia aristokratiko espainiar batekoa da, Enrique Ortiz y López-Valdemoro, Donadío de Casasolako VIII. kondea, eta María Teresa Osborne Marencoren (1991n hila) seme nagusia.[2] Villanueva de los Infantesen (Ciudad Real) igaro zuen bere haurtzaroko zati bat, bere osaba San Fernandoko duke, Jaime Melgarejo Osborneren lursailaren mugakide zen funts batean. Chamartíngo Jesuitetan ikasi zuen, San José de Campillos (Málaga) barnetegian eta San Lorenzo de El Escorialgo Alfontso XII.a ikastetxean. Hamasei urte zituela ikasketak utzi eta etxetik alde egin zuen. Handik gutxira, 1970 aldera, diskoteketan abesten hasi zen, zaletasunagatik beharragatik baino gehiago. Aldi berean mota guztietako lanbideetan aritu zen: higiezin-artekari, aseguru-agente eta higiezinen ordezkari Sofico-n.[3]