Jim Bolger | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1998ko irailaren 10a - 2002ko urtarrila
1990eko azaroaren 2a - 1997ko abenduaren 8a ← Mike Moore - Jenny Shipley → Barrutia: King Country (en)
1986ko martxoaren 26a - 1990eko azaroaren 2a ← Jim McLay (en) - Mike Moore →
1972ko azaroaren 25a - 1998ko apirilaren 9a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Ōpunake (en) , 1935eko maiatzaren 31 (89 urte) | ||||||||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||||||||
Bizilekua | Wellington | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Joan Bolger (en) (1963 - | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Opunake High School (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta nekazaria | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | New Zealand National Party (en) |
James Brendan "Jim" Bolger (Opunake, Taranaki eskualdea, 1935eko maiatzaren 31) zeelandaberritar politikaria da. 1990-1997 bitartean lehen ministroa izan zen.
Irlandar etorkinen semea zen, eta erlijio katolikoan hezi zen. Familiaren nekazaritza- eta abeltzaintza-enpresetako administrazioan parte hartu zuen. 1966an, politikan sartu zen, nekazari eta abeltzainen korporazioko kideen interesen defentsan, eta, handik, joera liberal-kontserbadoreko Alderdi Nazionalera pasatu zen. 1972an Parlamentuan diputatu-aulkia lortu zuen. Robert Muldoonen gobernuan parte hartu zuen 1977tik 1984ra, laboristek kontserbadoreak gobernutik bota zituzten arte. Handik aurrera, bere alderdiaren gidaritza hartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, 1986an Muldoonek erretiroa hartu zuen arte.
1990ean, Alderdi Nazionalak hauteskundeak irabazi zituenean, lehen ministro izatera iritsi zen eta, nekazaritzaren aldeko jarreraz gainera, Estatu Batuekiko hurbiltze-politika bultzatu zuen berehala. 1992an, Frantziako Gobernuarekiko erlazio diplomatikoak konpontzen saiatu zen, 1985az geroztik hondaturik baitzeuden, frantsesek Zeelanda Berriko uretan Rainbow Warrior ontzi ekologistaren aurka egindako erasoa zela eta.