José María Benegas Haddad (1948ko uztailaren 25a, Caracas – 2015eko abuztuaren 25a, Madril), Txiki Benegas ezizenaz ezaguna, euskal hiritar abokatu eta politikaria izan zen. Haren arreba Doris Benegas ere politikaria zen, Izquierda Castellanaren buruzagia. Maite Urabaienekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Teresa eta Pablo. Pablo La Oreja de Van Gogh musika-taldearen kidea da.
Aita jeltzalea izan arren, PSOEn eta UGTn sartu zen José María Benegas, eta horietan egin zuen bere ibilbide politikoa. 1977an diputatu hautatua, 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakari izateko aurkeztu zen. PSE-EEren buruzagi nagusietariko bat izan zen. Minbiziak jota hil zen Madrilen, 67 urterekin.
Zenbait saiakera idatzi ditu:
Lehen Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Ramón Rubial (Lehendakaritza) |
Bigarren Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |