Labetze-Bizkai

Labetze-Bizkai
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaLabets-Biscay
AuzapezaJean-François Anglade (2008-2014)
Posta kodea64120
INSEE kodea64294
Herritarralabeztar-bizkaitar
Kokapena
Koordenatuak43°23′03″N 1°03′27″W / 43.3842°N 1.0575°W / 43.3842; -1.0575
Azalera8,79 km2
Garaiera20 – 122 metro
Distantzia38 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria159 (2018:  −5)
Dentsitatea16,95 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,57
Ugalkortasuna[1]‰ 30,5
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,26 (2011)
Desberdintasuna[1]% 21,35 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 12,05 (2010)
Erabilera% 0,83 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1841
Webguneahttp://www.conseil-general.com/mairie/mairie-labets-biscay-64120.htm


Labetze-Bizkai ([laβets̻e bis̻kai]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Amikuze eskualdean dago kokaturik.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Amikuze muino apal eta ugariren lurraldea da eta halakoa da Labetze-Bizkai ere: punturik altuena (122 m) Labetzen dago, Altzümartarekiko mugan eta baxuena (22 m) Bizkain, Biduze ibaiaren ertzean. Herriko Etxea 60 metrotan dago.

Aipatu Biduze ibaiak udalerri hau eta Ilharreren arteko muga marrazten du ekialdean. Urak ibai honetara isurtzen dituzten Minhurrieta eta Sallarteko errekak ere udalerri batzuen mugak markatzen dute: lehenak iparraldetik Burguerekin eta mendebaldetik Martxuetarekin, bigarrenak ekialdetik Gabadirekin.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaramonten dagoen lehena izan ezik, denak dira herri amikuztarrak.

Herriak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria osatzen duten bi herrietako kaskoetan jende gutxi bizi da eta hainbeste auzo sakabanatu daude:

  • Bizkain Larraldia, Bidegain, Garatia, Sala, Malgoria...
  • Labetzen Etxebarnea, Lagart, Latsaga, Bidartia...

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Labedz (1120an Okzitaniako Sòrdako kartularioan, 1134an), Sanctus Martinus de Lavez (1160an), Lavetz (1268an), Lavez (1304 eta 1309an), Lavetç (1350ean), Labetz (1316, 1413 eta 1472an Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Labez (1513ko Iruñeko dokumentazioan). Arlo hori landu dutenek[2] , Jean-Baptiste Orpustanek bereziki, dio erroa "labe" eta zehatzago "galtzina-labe" zentzuarekin izan daitekeela, bestela "arragoa" esanahia duen hitza ere izan daitekeela.

Etimologikoki Euskal Herri osoan dauden "bizkai" eta "bizkar" guztiak bezala, "muino, mendi xume" itzulpena eman ohi zaio.

1841eko maiatzaren 12an Labetze eta Bizkai herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
342 275 282 356 376 399 514 516 460
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
453 404 384 407 392 356 349 335 299
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
325 338 318 329 309 301 290 286 245
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
234 226 226 214 197 166 - - -

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusio aurreko 1836ko datuak Labetzeri baino ez dagozkio.

Herri elkargoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labeztar-bizkaitar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • IGNko 1:25.000 eskalako 1444 O (Salies-de-Béarn) eta 1445 O (Saint-Palais) mapak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa