Lleida ↔ La Pobla de Segur | |
---|---|
Lleidako aldiriak | |
![]() ![]() ![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Aldiriko trena, eskualdeko tren eta tren turistikoa |
Eskualdeak | Segrià, Noguera eta Pallars Jussà,![]() |
Lineak | ![]() ![]() |
Geltokiak | 17 |
Bidaiariak | 278.000 (2022) |
Jabea | Kataluniako Generalitatea |
Ustiapena | |
Hasiera | 1924ko otsailaren 2a (Lleida-Balaguer) 1951ko azaroaren 13a (osotasunean) |
Eragilea | FGC |
Ibilgailuak | 331 serieko 3 tren |
Datu teknikoak | |
Luzera | 89,35 km |
Denbora | 1h 35 min |
Galiboa | 1 668 mm |
Abiadura maximoa | 110 km/h |
Lleida-La Pobla de Segur linea (katalanez: Línia Lleida-La Pobla de Segur) Lleidako aldirien linea bat da, Lleida-Pirineus eta La Pobla de Segur geltokiak lotzen dituena. Ibilbidea, 89,45 kilometro dituena, trenbide bakarrekoa da eta zabalera iberiarrekoa.
1924. urtean trenbidearen lehen tartea ireki zen, Balaguerko geltokira arte, eta La Pobla de Segurrera arte luzatu zen 1951. urtean. Hasiera batean, linea Baeza-Saint-Girons trenbide proiektuaren barruan kokatuta zegoen, inoiz bukatu ez zena. Hori dela eta, trenbideak trafiko txikia izan dauka, eskualdeko eta herriarteko trafikoa nagusi delarik. Trenbideen nazionalizaziotik linearen kudeaketa RENFE-ren esku egon zen 2005. urtera arte Espainiako Gobernuak kudeaketa Kataluniako Generalitateari transferitu ostean. 2016. urtetik Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC) eragile publikoak eskaintzen du zerbitzua,
eta Tren dels Llacs (katalanez, Lakuen Trena) zerbitzu turistikoa eragiten. Egunero 10 zerbitzu eskaintzen dira, haietatik 6
zerbitzuak burutzen eta gainontzeko 4-ak
zerbitzuak burutzen.
Azpiegitura Adif eta FGC enpresen artean banatuta dago, Adifek lehen 1,927 kilometroak kudeatzen dituelarik. Bidaiarien trafiko gehiena Lleida eta Balaguer artean ematen da, linearen %70-a.
Lleida eta La Pobla de Segur arteko ibilbidea Baeza eta Saint-Girons herriak lotu nahi zituen 850 km-ko trenbide internazionalaren proiektuaren parte da.[1] Trenbideak Baeza eta Saint-Girons herriak lotuko zituen Albacete, Utiel, Teruel, Alcañiz eta Lleidatik pasata. Trenbidearen zati katalanerako, Lleida eta Balaguer arteko trenbidea aprobetxatuko zen, jada 1924ko otsailaren 2an ireki zelarik[2], hura luzatuz Pirinioetaraino Salauko portura.
1926an, Miguel Primo de Riveraren erregimenean, Premiazko Eraikuntzako Trenbideen Plana onartu zen, Guadalhorce Plana ezizenaz ezagutua.[3] Planak Madril eta Frantzia eta penintsulako hainbat guneen arteko komunikabideak hobetzeko hainbat trenbide proposatzen zituen, artean, Baeza-Saint-Girons trenbidea. Trenbide berrirako lanak 1926. eta 1928. urteen bitartean hasi ziren, baina Bigarren Errepublikak burututako proiektuen berrikusketak eta gerora Gerra Zibilak lanak bertan behera utzi zituen.
Diktadura Frankistak Guadalhorce Planaren lanak berrabitu zituen, lanak sortu berriko RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, Balaguer-Cellers zatia 1949. urtean ireki zen, Cellers-Tremp zatia 1950-ean eta azkenik La Poblarako zatia 1951eko azaroaren 13an.[4]
1962an, Munduko Bankuak gomendatuta,[5] Estatuak trenbide berrien eraikuntzari utzi zion, Baeza-Saint Girons trenbidearen proiektua bukatu gabe utzita, nahiz eta Sort-erainoko zatia guztiz prestatuta izan eta Baeza eta Utiel arteko zatiko lanak bukatzear egon.
1960ko eta 1970ko hamarkadetan, auto pribatuen zabalketa eta landa-eremuen despopulazioa dela-eta, bidaiarien trafikoa linean murriztuz joan zen. Hori dela eta, inbertsio nagusiak trenbideetatik errepideetara desplazatu ziren.
1980ko hamarkadan, Felipe Gonzálezen gobernu berriak lehentasuna eman zion Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeari. EEE-ra sartzeko behar zen saneamendu ekonomikoa lortzeko hartutako neurrietako bat 1984an RENFE-rekin programa-kontratua ezartzea izan zen. Horren bidez, erakundeak gastua arrazionalizatzeko konpromisoa hartuko luke, Gobernuaren diruz-laguntzak jasotzen jarraitzeko. Kontratuaren klausuletako batek agintzen zuen 1985eko urtarrilaren 1ean «oso defizitariotzat» jotzen ziren trenbide guztiak itxi beharko zirela, hau da, diru-sarreren kontzeptuan gastuaren %23 sortu ezin zutenak. Hala ere, autonomia-erkidegoek, diputazioek eta bestelako toki-erakundeek beren lurraldetik igarotzen ziren trenbideen ixtea eragotz zezaketen, baldin eta linea horiek sortzen dituzten kostuak ordaintzeko konpromisoa hartzen bazuten.
Hala, 1984ko abenduan Lleidako Diputazioaren, Kataluniako Generalitatearen eta RENFE-ren arteko hitzarmena sinatu egin zen, zeinak linearen defizitak hiru erakundeen artean banatuko zituen, linea irekita mantentzeko.[6] Gainera, Generalitateak eta RENFE-k azpiegituraren hobekuntza hitzartu zuten, 2002-an Lleida-Balaguer zatiaren eraberritzea suertatuz.
Momentu horretarik aurrera, gobernu katalanarren eta espainiarren arteko bataila politikoa hasi zen trenbidea Generalitateari transferitzeko. González eta Aznarren gobernuek transferentzia onartzeko konpentzazio ekonomiko bat eskatzen zuten Generalitatearen partetik, Generalitateak onartzen ez zuena. 2004-an, Rodríguez Zapateroren gobernuak transferentzia onartu zuen dohainik, transferentzia 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera eman zelarik.[7] Generalitatearekin hitzartutako akordioaren arabera, trenbidea 1,927 kilometroatik La Poblara bere osotasunean transferituko zen, eta trenak Lleida-Pirineus geltokira arte heldu ahal izango ziren. Aldi berean, FGC eta Renfe-ren arteko akordioa sinatu egin zen, Renferi linearen kudeaketa eta material mugikorraren ekarpena esleituz.
Transferentzia eman bezain pronto, 2005ko ekainean, linearen hobekuntzarako lanak hasi ziren. Lanek ibilbidea burutzeko denbora 10 minututan murriztu zuten ordu bat eta berrogeita bost minutuetara. Hobekuntzek linearen erabilpena handitu zuten eta horren ondorioz, FGC-k Lleida-Balaguer zatia aldiriko tren bihurtzeko proposamenak aurkeztu zituen.
Aldi berean, 2009-an, FGC-k Tren del Llacs marka sortu zuen linean zerbitzu turistikoak emateko asmoz.[8]
2011ko urrian, Kataluniako gobernu berriak linearen eragileaz aldatzeko planak aurkeztu zituen, kudeatzaile berria lehiaketa-publikoaz aukeratuz. 2012ko urtarrilean, Renfek maiztasunen murrizketak iragarri zituen Lleida eta Balager arteko zerbitzuetan eta La Poblarainoko tren bakarra eskaintzeko asmoak aurkeztu zituen.[9] Horrek, inguruneko herritarren mobilizazioak suposatu zituen tren zerbitzuaren mantentzea bermatzeko eta zerbitzuak hobetzeko.[10] Gainera, urte bereko ekainean Generalitateak FGC-k erabiltzeko zabalera iberikoko bi trenen erosketa aurkeztu zuen, linearen kudeaketa Renfe-ren eskuetatik kentzeko.
2016ko urtarrilaren 16an, Lleidako Pla de Vilanovetako kotxeretan Carles Puigdemont Presidenteak eta Josep Rull Lurralde eta Jasangarritasun kontseilariak tren berriak aurkeztu zituzten, FGC-ren 331 seriea osatuko zutenak. 2016ko uztailaren 25ean, tren berriak zerbitzuan hasi ziren Adif sarean ibiltzeko homologatu ostean.[11] Tren berrien sarrera linean bidai-denboraren murrizketa suposatu zuen, eta baita Renfe-ren zerbitzuen bukaera.
2018ko urtarrilaren 13an, lineak nomenklatura berria estreinatu zuen, Lleida eta Balaguer bitarteko zerbitzuak bezala izendatuz, eta Lleida eta La Pobla de Segur bitartekoak,
. Egun berean, sareko 5 geltoki eskaerapeko geltoki bihurtu ziren.[12]
2022ko martxoaren 22an, 331 serieko hirugarren trena martxan jarri zen, lineako maiztasunak hobetuz.[13][14]
2024ko martxoaren 18an, Polígon Industrial del Segreko geralekua martxan jarri zen, eta
lineen eskaerapeko geltoki modura.[15]
Egun eta 2016-tik linean zehar eskaitzen diren zerbitzuak honakoak dira, zerbitzu guztiak FGC-k eskaintzen dituelarik.[16] Guztira, aldiriko eta eskualdeko tren linea eskaintzen dira eta udako sasoian Tren dels Llacs deritzon tren turistikoa eskaintzen da, material historikoa erabilita.[17]
|
Liniak 17 geltoki eta geraleku ditu, horietatik 11 eskaerapeko-geralekuak direlarik, zeinetan beharrezkoa da boto bat sakatzea trenak geltokian gelditzeko. Geldialdia eskatzeko trenen barruan botoiak daude eta geltokietako nasetan baita.
Balaguerko geltokian soilik dago tiketak erosteko lehiatila. Bestelako geltokietarako, tiketak zuzenean tren barruan erosten dira edo begiratzaileari erosten zaizkio. Lleida-Pirineus geltokian, nahiz eta lehiatila eta tiketak erosteko makinak egon, Renferen ibilbideetarako tiketak eros daitezke soilik. Jarraian, geltokien eta geralekuen zerrenda agertzen da:
* Eskaerapeko geltokiak. Trenak geltokietan gelditzeko geldialdia eskatu beharra dago botoietan.
Lineako ohiko tren zerbitzuak ( eta
lineak) FGC-ren 331 serieko trenekin burutzen da. 331 seriea 3 diesel unitate osatzen dute, Stadler enpresa suitzarrak eraikita linean bidaiarien zerbitzua eskaintzeko. Trenek 201 bidaiarientzako lekua dute, 104 eserlekurekin eta 120 km/h-ko abiadura maximoarekin. Lehenbiziko bi trenak 2016ko uztailaren 26an sartu ziren zerbitzuan,[19] hirugarrena 2022ko abuztuaren 22an estrenatu zelarik.[20]
Tren turistikoetarako, Associació per a la Reconstrucció de Material Ferroviari elkartearen material mugikorra erabiltzen da:
Egun, FGC-ko 331 serieko diesel trenak erabiltzen dira baita zerbitzu turistikoetan, tren panoramiko bezala.
Etrokizunera begira, linea hobetzeko hurrengo proposamenak egin dira: