Lucien Lelong | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1889ko urriaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Angelu, 1958ko maiatzaren 11 (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Natalia Pavlovna Paley (1927, 1927ko abuztuaren 10a - 1936) |
Hezkuntza | |
Heziketa | HEC Paris |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Lucien Lelong (Paris 1889ko urriaren 11 – Angelu 1958ko maiatzaren 11) 1920, 1930 eta 1940ko hamarkadetan entzutetsua izan zen goi-mailako jantzigintzako jostuna izan zen.
Parisen jaioa, ehunen denda baten jabea zen Arthur Lelongen semea zen. Ikasketak sorterriko Goi Merkataritza Ikasketen eskolan egin zituen.
Lehen Mundu Gerra amaitu zenean zabaldu zuen bere moda etxea Madeleine plazan. 1924an auzo hori utzi eta Matignon kaleko 16 zenbakira mugitu zuen.
Lelongek ez zituen bere labela zeramaten janzkerak sortzen. "Berak ez zuen diseinatzen, bere diseinatzaileekin batera lan egiten zuen." idatzi zuen Christian Diorek, 1941tik 1946ra Lelongen taldeko kide izan zenak; garai horretan berak zenbait bilduma sortu zituen Pierre Balmainekin batera.[1] "Hala ere, bere jostun-karreraren ibilbidean bere bildumek estilo bat mantentzen zuten, zinez berea zena eta bere antza zuena." gehitu zuen normandiarrak. Nadine Robinson eta Hubert de Givenchy diseinatzaileek ere berarekin egin zuten lan.
Chambre Syndicale de la Haute Couture edo Goi-mailako jantzigintzako Ganbera Sindikaleko presidentea izan zen 1937-1947 artean eta bere kudeaketari esker 92 enpresak ez zituzten bere ateak itxi behar izan Bigarren Mundu Gerran[2].
1924tik aurrera jantziez gain lurrinen arloan ere hasi zen lanean; Gentlemen Prefer Blondes (1953) filmean Marilyn Monroe eta Jane Russell bere lurrin dendan ari dira erosketak egiten. Lentzeria eta galtzerdiak ere diseinatu zituen lehenetakoa izan zen.
Bere bezerorik ezagunen artean Marie Duhamel, Jeanne Ternisien (Georges Nelze bankariaren emaztea), la Rochefoucauld-eko dukesa, Greta Garbo, Gloria Swanson, Colette, eta Rose Kennedy zeuden.
1948an osasun arazoek bere karreraren amaiera ekarri zuten eta 1952an erretiratu zen.
Hiru aldiz ezkondu zen.
Angelun hil zen, bihotzekoak jota, 1958ko maiatzaren 11n; Lapurdiko herri honetan 2010eko urtarrilaren 12an hitzaldia eman zuen Jacqueline Demornexek (ikus "Bibliografia" atala) Amodio Ganbera auzoko Club Belambran[4].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucien Lelong |