Poison Idea | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Portland (Oregon, Estatu Batuak) |
Musika mota | Hardcore punk |
Urteak | 1980 - 1993, 1998, 2006 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | American Leather |
Taldekideak | |
Jerri A. Pig Champion (†) Myrtle Tickner Kid Cocksman Thee Slayer Hippy | |
Lehengo taldekideak | |
Glen Estes Dean Johnson Aldine Strichnine | |
Informazio gehigarria | |
Poison Idea, Portlanen (Oregon, Estatu Batuak) sortutako Hardcore punk taldea da.
Poison Idea, Jerry Lang abeslariak sortu zuen 1980an. Berarekin batera, Tom Roberts (Pig Champion, gitarra), Glen Estes (Bajua) eta Dean Johnson (Bateria) izan ziren taldearen lehen formazioa. Taldea, hasieratik Black Flagengatik egon zen inspiratua.
1983an beraien lehen Ep-a kaleratu zuten (Pick your king). 1984an, Chris Tense sartu zen taldean Glen Estesen ordez. Formazio honekin The Record Collectors are Pretentious Assholes lana grabatu zuten. Diska honetan, taldeak lehen aldiz Rock doinuak sartu zituen.
1986an Kings of Punk diska kaleratu zuten. Diska honetan, Hardcorea eta Heavy Metala nahasten hasi ziren lehen aldiz. Droga, alkohol eta janari azkarrarekin zuten arazoen ondorioz, taldeko partaide guztiek izugarri gizendu zuten, denak 130 kilotatik pasatzeraino. Gizentze honen adibiderik nabarmenena Tom Robertsena izan zen, 200 kilotatik pasa baitzen. Honen ondorioz, bere buruari Pig Champion izena jarri zion.
Kings of Punk diskoaren ondoren, Chris Tense eta Dean Johnsonek taldea utzi zuten, naiz eta Tense 1987an berriz itzuli zen. Urte horretan, bigarren gitarjole bat (Vegetable Olson) eta baterijole berri bat (The Slayer Hippy) batu zitzaien. Formazio honekin War All the Time diska kaleratu zuten. Honez gain, Getting the Fear eta Filthkick Ep-ak ere argitaratu zituzten.
Garai honetan, formazio aldaketa ugari izan zituzten taldean. Hala ere formazio egonkor bat izatea lortu zuten Jey a., Pig Champion, Myrtle Tickner (Charley Nims) bajuan, The Slayer Hippy eta Kid Cocksman eta Aldine Strichnine bigarren gitarjole bezala. Azken bi hauek elkarren artean tartekatuz ibili ziren. Denbora guzti honetan, Pig Championek gizentzen jarraitu zuen eta honen ondorioz, eserita jotzera behartua egon zen.
1989an American Leather izeneko diskoetxe propioa eratu zuten. Diskoetxe berri hau baliatuz bi lan berri kaleratu zituzten: Lehena, beraien 1982ko maketaren berrargitarapena izan zen, kasu honetan Ep formatuan. Bigarrena, Discontent Ep-a izan zen.
1990.urtean, aditu askorentzat Poison Idearen diskorik onena den Feel The Darkness kaleratu zuten. Kaleratze honekin batera, Aldine Strychninek taldea utzi eta Mondo hasi zen gitarra jotzen.
1992an Pajama Party eta Blank Blackout Vacant diskak agertu ziren. Taldearen estudioko azken lanak izan ziren, 1993an Pig Championek taldea utzi zuen eta. Honekin batera, taldea desegin egin zen. Hala ere, honen ondoren hainbat disko kaleratuak izan ziren. Esaterako 993ko We must burn eta Your Choice Live Series edota 1994ko Religion and Politics Par II & II.
1998an taldea berriro elkartu zen eta Learning to Scream EP-a atera zuten. Ondoren bira berri batekin hasi ziren baina taldea banandu egin zen bira hau amaitu baino lehenago.
2006ko abenduaren 31ean, Pig Champion bere Portlandeko etxean hil zen. Heriotzaren arrazoiak ez daude seguru bainan Pigek giltzuruneko infekzio bat zuen garai hartan. Taldea, diska berri bat hari zen prestatzen urte horretan eta diska hau (Last Will and Testament) Pig Champion hil ondoren kaleratu zuten. Diskaren izena, Pig berak eskatuta jarri zioten. Jerry A.ren iritziz, Pigek bazekien bere azken egunak gertu zeudela, nahiz eta taldeko inori ez zion esan. Azken CD hau, Farewell Recordsek kaleratu zuen.