métro de Rennes métro de Resnn | metro Roazhon | ||||
---|---|---|---|---|
Ibilgailu bat Pontchaillou eta Anatole France geltokien artean | ||||
Datu orokorrak | ||||
Garraio mota | Burdinbide metropolitarra | |||
Eskualdeak | Rennes, Bro-Roazhon, Bretainia | |||
Lineak | ||||
Geltokiak | 15 (+13 lanetan) | |||
Bidaiariak | 32 820 000 (2014) | |||
Jabea | Rennes Metropola | |||
Webgunea | www.star.fr | |||
Ustiapena | ||||
Hasiera | 2002ko martxoaren 15a (22 urte) | |||
Eragilea | Keolis | |||
Ibilgailuak | 30 | |||
Datu teknikoak | ||||
Luzera | 9,4 km (+ 14,1 lanetan) | |||
Abiadura maximoa | 80 km/h | |||
|
Rennesko metroa (frantsesez: métro de Rennes; galoz: métro de Resnn; bretainieraz: metro Roazhon) Bretainiako Rennes hiriburuan dagoen burdinbide metropolitar sarea da. Sarea bi line osatzen du, "X" formako erradiazioa, guztira 2 geltoki partekatzen dituzte Rennesen.
Metroa 2002ko martxoaren 15an inauguratu zen linearekin, J.F. Kennedy eta la Poterie geltokien artean, eta 2022ko hasieran linea inauguratu izango da Saint-Jacques–Gaîté eta Cesson–Viasilva artean.
28 geltokietatik, 2n bi lineak gelditu eta 2n SNCFrekin lotura dago.
1960ko hamarkadan, garai hartan Rennesko alkate zen Henri Grevillek tranbia hirian berriz sartzeko aukera aztertu zuen, bere aurretik izan zen Yves Milonek kendu zuena. 1969ko martxoaren 31an, Charles de Gaullek hiria bisitatu zuen eta alkateari esan zion « milioi bat biztanle dituzuenean, metro bat izango duzue ».[1]
1986ko ekaina eta iraila bitartean, Rennesko garraioaren agintaritzak azterketa batzuk egin zituen toki propioan garraiobide bat sortzeko (IAB, tranbia, metro, etab.), autobus-sareko bidaiari kopuruaren gorakadari erantzuteko. Ikerketa horren ondoren, beste batzuk egin ziren, eta bi aukera desberdin argitu ziren: metro (Lillen bezala) edo tranbia (Nantesen bezala).[1]
Integrazio aukera ezberdinak jorratu ondoren, 1987ko irailean hiriko udalak garraiobide berriak hiriaren erdigunea lurrazpitik zeharkatzea eskatu zuen. Horrela, metroaren aldeko tranbiaren ideia pisua galtzen hasi zen, nahiz eta garestiagoa izan, arrazoizkoa izaten jarraitzen baitzuen. Gainera, ordura arte konponbiderik gabe zeuden bi oztopo handi konpondu ahal izango zituen: Rennesko erdigune historikoko kaleen estutasuna (bi tranbia ezingo lirateke gurutzatu) eta Rennesko geltokirako zerbitzua (tranbia batentzat zaila).[2][3]
1989ko urriaren 25ean, zortzi orduz udalean eztabaidatu ondoren, Rennes hirian metro-sare bat eraikitzea bozkatu zen.[4]
Lanak 1997ko urtarrilaren 8an hasi ziren, bi urteko atzerapenarekin, eta guztira bost urte iraun zuten. Linearen tunela 573 tonako tunelagailu batekin egin zen, bere ebaketa diskoa Saint-Nazairen egin eta lau konboi berezitan garraiatua izan zelarik 1997ko udazkenean. Lilleko metroaren zati bat zulatu zuen tunelatzaile bera izan zen.[5]
7,73 metroko diametroa zuen, eguneko 500 metro kubiko lur industen zituen, 17 pertsonaren arreta behar zuelarik. 1997ko abenduaren 19an "Pertzeval" izendatu zuten. 1998ko urtarrilaren 12an, Clemenceauko geltokiaren inguruan indusketak egiten hasi zen, 1998ko apirilaren 20an Jacques Cartierreko geltokira iritsiz, tunelaren 3,765 kilometroren ondoren.[6][7]
Igarotzean, 9 erorketa izan ziren, batez ere galtzadan, eta batzuek kalteak eragin zituzten inguruko eraikinetan. Honen arrazoia Rennesko lurra nahiko ahula dela da, lur azpiko barrunbe asko daudelako, Bigarren Mundu Gerran bonbek eragindako kalteen ondorioz handituak.[8]
Hauen ondoren beste istilu batzuk gertatu ziren. 1998ko uztailaren 24an eragin handia izan zuen Rennesko geltokiko 5. bideak, Garesko geltokia industu eta hamaika egunera. 1998ko irailaren 18an, indusketa hilabete batez gelditu zen hondoratze baten ondorioz, eta, ondoren, beste bat agertu zen. Horrela, tunelagailua 1999ko uztailaren 26an iritsi zen Républiqueko geltokira, urtarrilean iritsi beharrean.[9]
Rennesko erdigune historikoa zeharkatuz, Pont-aux-Foulons kaleko biztanleak eta merkatariak bi alditan eta denbora luzez ebakuatu zituzten, milaka urteko etxeak eraitsi ahal izateko lurzoruaren iraunkortasuna ahalik eta hobekien bermatzeko. Gainerakoan, Pertzeval azaroaren 12an iritsi zen Sainte-Annera eta Anatole Francera 2000ko otsailaren 10ean.[10][11]
Pertzevalekin egindako indusketa, 2000ko martxoaren 15ean amaitu zen. Horren ondoren, geltokiak egokitzeko eta eraikitzeko, bideak jartzeko, elektrifikatzeko eta abarrerako lanak egin ziren, eta 2000ko eta 2001eko uztailean entregatu ziren ibilgailuak.[12]
2001eko ekainaren 1ean sarea elektrifikatu zen eta hilabete bereko 13an ibilgailu batek metroaren ibilbide osoa egin zuen lehen aldiz. 2001eko urriaren 20an lehen proba oso automatizatua egin zen eta 2001eko abenduaren 1ean sareko proba orokorra hasi zen.[13]
Rennesko metro sarearen lehen linea 2002ko martxoaren 15ean inauguratu zen,[14] doako sarbidea 2002ko martxoaren 18ra arte izan zelarik, non merkataritza ustiapena ofizialki hasi zen. Inauguratu zenean, eta 2100 00 biztanlerekin, Rennes munduko hiririk txikiena bihurtu zen metro batez hornitzen.[15]
Proiektuaren kostu orokorra 2 942 milioi liberakoa izan zen 1995ean, hau da, 449 milioi euro inguru. Proiektua Frantziar Estatuak diruz lagundu zuen 390 milioi liberatan eta Europako Inbertsio Bankuak 1 400 milioi liberako mailegua eman zion.[16]
Metroak erdigunea autobus linea askotatik askatzea ahalbidetu zuen, hiriko arteria nagusiak asko asetzen zituztenak. Horrela, autobus sarea berregituratu egin zen.[17]
2001ean, Rennesko orduko alkateak aipatu zuen sarearen hedapena, bigarren garraio-linea baten bidez, toki propioan. 2003ko uztailean, bigarren metro linea bat eraikitzea erabaki zen.[18] Behin betiko ibilbidea 2009ko apirilaren 24an finkatu zen.[19] Orduan, lineak 1 194 milioi euro inguru balioko zuela kalkulatu zen.[20] Lanak 2014an hasi ziren, eta 2019rako amaitzea aurreikusten da. Hala ere, hasieratik 2020ra atzeratu zuten.[21]
Oraingoan aukeratutako tunelagailua, 1 450 tonakoa, Alemaniako Schwanautik Rennesera mugitu zuten 70 kamioitan, 2014ko uda eta udazken artean. 44 metroko diametro batekin "Élaine" bataiatu zuten 2014ko abenduaren 19an. Elaine 2015eko urtarrilaren 9an hasi zen Saint-Jacques–Gaîté geltokian industen.[22][23]
2015eko otsailean, zenbait pitzadura agertu ziren Berri Ongo Ama Birjiniaren basilikaren hormetan, Sainte-Anneko geltokiko bigarren linearen nasak gogortzen ari zirenean. 2015eko maiatzean, tunelagailuak antimonio filoiak aurkitu zituen. Oso harri toxikoa da, eta leku berezietan garraiatzen eta gordetzen da; 8 milioi euroko gainkostua du eta bost hilabeteko atzerapena.[24][25]
2015eko abenduan, geltoki guztiak eraikita zeuden, hiru izan ezik, baina ekipatu eta elektrifikatu gabe. Prozesua 2016ko urtarrilean hasi zen Cleunayko geltokian.[26]
Hainbat istiluren ondoren, 2020ko abenduaren 21erako aurreikusitako inaugurazioa 2021eko udaberrira atzeratu zen COVID-19 pandemiaren ondorioz,[27] azkenean 2021eko ekainaren amaieran eta ondoren 2022ko lehen hiruhilekora aldatu zen arren.[28]
Sareak bi linea ditu, guztira 3 udalerri, 28 geltoki eta 23,50 kilometro egiten dituzte.
Linea | Ibilbidea | Inaugurazioa | Luzera (km) | Geltokiak | Azken luzapena | Ibilgailuak |
---|---|---|---|---|---|---|
J.F. Kennedy ↔ la Poterie | 2002 | 8,6 | 15 | - | VAL 208 | |
Saint-Jacques–Gaîté ↔ Cesson–Viasilva | 2022 | 13,4 | 15 | - | CityVal |
Dauden 28 geltokiak hurbileko erreferentzia leku baten izena jasotzen dute. Hala, Rennesko tren eta autobus geltokietaren ondoan dagoen geltokiak Gares du izena, eta Errepublika plazan dagoen tokian dagoenak, République.
Sareak 7 disuasio-aparkaleku ofizial ditu guztira, seinaleztatuta eta araututa.[29]
Aparkalekua | Hornitutako geltokia | Konexioak | Inaugurazioa | Tokiak | Modalitatea |
---|---|---|---|---|---|
Henri Fréville | Henri Fréville | 2002 | 409 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
J.F. Kennedy | J.F. Kennedy | 2002 | 400 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
la Poterie | la Poterie | 2002 | 405 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Villejean | Villejean–Université | 2002 | 392 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Cesson–Viasilva | Cesson–Viasilva | 2022 | 800 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
les Gayeulles | les Gayeulles | 2022 | 400 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Saint-Jacques–Gaîté | Saint-Jacques–Gaîté | 2022 | 800 | doan, ibilbidea ordaintzen da |
Gaur egun, Keolis enpresak ustiatzen du sarea.[30]
Sarean 55 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[31][32]
Eraikitzailea | Eredua | Zenbakia | Urtea | Luzera (m) | Garaiera (m) | Edukiera | Ateak | Lineak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Siemens | VAL 208 | 16 | 2002 | 26,000 | 3,270 | 156 | 6 | |
Siemens | VAL 208 NG | 7 | 2006 | 26,000 | 3,270 | 156 | 6 | |
Siemens | VAL 208 NG2 | 5 | 2012 | 26,000 | 3,270 | 170 | 6 | |
Siemens | CityVal | 25 | 2022 | 22,400 | 3,610 | 179 | 6 |
Sarearen tarifikazioa hiriko autobusen berdina da, eta garraio-titulu berberekin dago eskuragarri.[33]
Ustekabeko txartelak | Aldi baterako abonamenduak | ||||
---|---|---|---|---|---|
Txartela | Deskripzioa | Prezioa | Abonamendua | Deskripzioa | Prezioa |
1 voyage | Joango bidai bakarra | 1,50 € | 0-4 ans | 0-4 urtekoak doan sartzen dira sarean | doan |
10 voyages | 10 joango bidai bakarrak | 14,50 € | 5-11 ans | 5-11 urtekoak doan sartzen dira sarean | doan |
Formule 10 | 10 joango bidai bakarretako txartela | 13,50 € | 1 mois | Txartel mugagabea hilabetez | 22,30 € |
Formule 30 | 30 joango bidai bakarretako txartela | 37,50 € | 12 mois | Txartel mugagabea urtebetez | 200 € |
Formule 50 | 50 joango bidai bakarretako txartela | 60,00 € | PASS Journée 1 | Egun bateko txartel mugagabea | 4,20 € |
Formule 80 | 80 joango bidai bakarretako txartela | 90,00 € | PASS Journée 3 | 3 eguneko txartel mugagabea | 11,70 € |
Groupe | 18 urtetik beherako taldeak eta laguntzaileak | 7,20 € | PASS Journée 7 | 7 eguneko txartel mugagabea | 18,35 € |
Euskarria | Txartelak kargatzeko euskarri fisikoa | 0,10 € | PASS Pluriel | Txartel mugagabea (2-5 pertsona) | 5,00 € |
Urtea | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2021 (estimatzea) |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
20 | 21 | 22,5 | 24 | 27 | 28 | 30,1 | 26 | 27 | 27,8 | 28,6 | 29 | 32,82 | 33,3 | 34,3 | 34 | 35,22 | 36 | 38 | |
- | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 24 | |
GUZTIRA | 20 | 21 | 22,5 | 24 | 27 | 28 | 30,1 | 26 | 27 | 27,8 | 28,6 | 29 | 32,82 | 33,3 | 34,3 | 34 | 35,22 | 36 | 62 |
Bi lineen luzapenak daude aurreikusita, bai iparraldean, bai hegoaldean.