Rin Tin Tin

Rin Tin Tin
Rin Tin Tinen lehen filma, 1922

Rin Tin Tin (edo Rin-Tin-Tin) zakur bat baino gehiagori emandako izena da. Elkarren artean senitartekoak ziren artzain alemaniarrak ziren eta Hollywoodeko izar bilakatu ziren XX. mendeko lehen erdian. Hainbat filma egin zituen eta Hollywood Walk of Fame delakoan txertatuta dago bere aztarna.

Rin Tin Tinen istorioa 1918ko irailaren 15ean hasi zen Frantzian. Duncan soldadua I. Mundu Gerran zebilen eta ama eta 5 txakurkume aurkitu zituen. Haietatik bi jaso eta kanpamentura eraman zituen berarekin batera. Rinty eta Nannette izenak jarri zizkien eta, guduak aurrera egiten zuen bitartean, Duncan soldaduak, haien gaitasunaz erabat txundituta, txakurrak adiestratzeari eman zion[1].

AEBetara itzuli zenean, berriz, berarekin eramateko aukera izan zuen eta, han, Rin Tin Tinek 20 bat filma egingo zituen, garaiko idolo bilakatu zelarik.

Hasierako Rin Tin Tin txakurra ez omen zen animalia zoragarriena, ezta gutxiago ere. Edaten ez zuela omen zen bere meritu bakarra zioten lankideek. Hala ere, lehenengo zakur hura hil zenean, 1932an, jarraitzaile guztiak egin zioten negar. Irratiek beren programazioak eten eta albistea zabaldu zuten eta eskelak atera ziren egunkarietan. Rin Tin Tin Jr. semeak eman zion jarraipena, baina ez zuen hainbesteko arrakasta lortu. Rin Tin Tin III.a, berriz, II. Mundu Gerrako armadan sartu zen eta propagandarako erabili zuten [1].

1954 eta 1959 urteren artean, Rin Tin Tin arrakasta itzela lortuko zuen telesailaren protagonista izan zen. ABC katearen antzinako fimetan oinarrituta zeuden, baina 20ko filmak mutuak baziren, oraingoak soinudunak izango ziren. The Adventures of Rin Tin Tin hasierako AEBetako mendebaldean kokatu zen.

Hasierako filmografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Man from Hell's River (1922)
  • My Dad (1922)
  • Where the North Begins (1923)
  • Shadows of the North (1923)
  • Find Your Man (1924)
  • The Lighthouse by the Sea (1924)
  • Tracked in the Snow Country (1925)
  • Below the Line (1925)
  • Clash of the Wolves (1925)
  • The Night Cry (1926)
  • A Hero of the Big Snows (1926)
  • While London Sleeps (1926)
  • Hills of Kentucky (1927)
  • Tracked by the Police (1927)
  • Jaws of Steel (1927)
  • A Dog of the Regiment (1927)
  • A Race for Life (1928)
  • Rinty of the Desert (1928)
  • Land of the Silver Fox (1928)
  • The Million Dollar Collar (1929)
  • Frozen River (1929)
  • Tiger Rose (1929)
  • The Lone Defender (1930)
  • On the Border (1930)
  • The Man Hunter (1930)
  • Rough Waters (1930)
  • The Lightning Warrior (1931)

Rin Tin Tin Jr.-ren filmografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pride of the Legion (1932)
  • The Wolf Dog (1933)
  • The Law of the Wild (1934)
  • Skull and Crown (1935)
  • The Test (1935)
  • The Adventures of Rex and Rinty (1935)
  • Tough guy (1936)
  • Vengeance of Rannah (1936)
  • Caryl of the Mountains (1936)
  • The Silver Trail (1937)
  • Fangs of the Wild (1939)
  • Death Goes North (1939)

Rin Tin Tin III.aren filmografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Law of the Wolf (1939)
  • The Return of Rin Tin Tin (1947)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]