Æneas Mackay baroia (Nimega, 1838ko azaroaren 29a - Haga, 1909ko azaroaren 13a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1888tik 1891ra.
Nimegan jaio zen eskoziar jatorriko familia noble batean. Zuzenbide ikasketak Utrechteko Unibertsitatean eta abokatu eta epaile izan zen.
Iraultzaren Aurkako Alderdiko kide izan zen, eta 1876an diputatu hautatu zuten, eta Ganberan lan egin zuen justizia, hezkuntza, kolonia eta sufragio gaietan. 1884an Ganberako presidente hautatu zuten, baina hurrengo urtean galdu zuen berrautaketa.
Eskuinak 1888ko hauteskundeak irabazi zituen eta Mackay lehen ministro izendatu zuten. Neurri nagusia eskola pribatuei laguntzea eta publikoekin parekatzea izan zen. 1891n dimisioa eman zuen. Ondoren, Ganberako presidente izan zen 1901etik 1905era.