Adriana Calcanhotto | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adriana da Cunha Calcanhotto |
Jaiotza | Porto Alegre, 1965eko urriaren 3a (59 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, gitarra-jotzailea eta film-zuzendaria |
Genero artistikoa | música popular brasileira (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | Columbia Records Epic Records Sony Music Entertainment |
adrianacalcanhotto.com | |
Adriana da Cunha Calcanhotto (Porto Alegre, Brasil, 1965eko urriaren 3a) abeslari eta konpositore brasildarra da. Brasilgo musika herrikoiaren konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da, askotariko musika-estiloak baititu. Haurrentzako album batean, Adriana Partimpim (2004), emanaldi berri bat egin zuen. Arrakasta handia izan zuen, eta haurrentzako album onenaren Grammy latinoan parte hartzeko izendatu zuten Madison Square Garden aretoan (2006ko azaroaren 2a). Konposizioak era askotakoak dira: samba, bossa nova, funk, rock, pop, baladak. Bere garaian arrakasta izan zuten abestiak ere grabatu ditu, moldaketa berriekin.
Carlos Calcanhoto jazz-talde bateko bateria-jolearen eta dantzari baten alaba da. Sei urte zituela, aitonak lehen musika-tresna oparitu zion: gitarra klasikoa. Geroago kantua ere ikasi zuen. Ondoren, Brasilgo herri-musikaren eraginez eta herrialdeko literatura-mugimendu modernistaz busti zen. Liluratuta geratu zen Oswald de Andraderen Antropofagia lanarekin edo Tarsila do Amaralenarekin eta mugimendu kultural haren beste izen batzuekin.
Ibilbide artistikoa hasteko, tabernetan jo zuen, ondoren antzerki-lanetan, eta, gero, kontzertuetan eta jaialdietan abiatu zen herrialde osoan. Lehen diskoa, Enguiço (1990), oso goretsia izan zen, eta lehen arrakasta Naquela Estação izan zen, Sílvio de Abreuren (1990) Raina da Sucata telenobelaren soinu-banda osatu zuena. Hurrengo urtean, Sharp saria jaso zuen, emakume 'berria' izateagatik. Mário de Sá-Carneiro poeta portugaldarraren olerkiak musikatu zituen 1996an. 2007ko Joko Panamerikarretan, hasierako ekitaldian parte hartu zuen.
2010ean Suzana de Moraes aktore brasildarrarekin ezkondu zen.[1]