Guido Wilhelmus Imbens (Geldrop, 1963ko irailaren 3a) herbeheretar-estatubatuar ekonomialaria da. 2021eko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen David Card eta Joshua Angristekin batera esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik.[1]
Rotterdameko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Hulleko Unibertsitatean eta Brown Unibertsitatean ikasi zuen. Harvard, Tilburg, Kalifornia eta Stanfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen eta ekonometrian aditua da.
Imbemsek eta Angristek David Carden ikerketen emaitzak hobeto ulertzeko erreminta metodologikoetan sakondu dute.
Imbensek eta Angristek esperimentu natural horien emaitzak ulertzeko egon daitezkeen arazo metodologikoak konpontzeko irtenbideak eman dituzte, «eta azterlanaren gardentasuna eta, ondorioz, sinesgarritasuna handitu».
Angristek eta Imbensek egindako ekarpen metodologikoek erakusten dute esperimentu naturalak ezagutzarako iturri aberasgarria dira. Haien ikerketak hobetu egin du funtsezko gaiei erantzun bat emateko gure abilezi.[1]