Michel Camdessus | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2001 - 2007 ← Jean Boissonnat - Jérôme Vignon (en) →
1987 - 2000 ← Jacques de Larosière - Stanley Fischer →
1984 - 1987 ← Renaud de La Genière (en) - Jacques de Larosière →
1982 - 1984 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Baiona, 1933ko maiatzaren 1a (91 urte) | ||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua École nationale d'administration (1958 - 1960) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekonomialaria eta bankaria | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | Pontifical Council for Justice and Peace (en) |
Michel Camdessus —okzitaniera arautuan Campdessús[1]— (Baiona, Lapurdi, 1933ko maiatzaren 1a) ekonomialaria da. Mundu eremuko ardurak izan zituen; izan ere, Nazioarteko Diru Funtsako lehendakari izan zen 1987ko urtarrilaren 16tik 2000ko otsailaren 14a arte.
Hiru agintalditan izan da NDFko zuzendari nagusia:
Liberal konbentzitua[2], Nazioarteko Diru Funtsaren norabidean aldaketa bereziki basatia ezarri zuen, herrialde pobre edota garatzeko bidean zeudenei Hezkuntza eta Osasun alorretan pribatizazio edo gastu publikoa murrizteko neurriak inposatuz, maileguei aurre egin nahi bazieten; hori eginez abian zeuden krisialdiak areagotu edo zenbait estatu aurrekaririk gabeko krisialdietara bultzatuz[3]: Mexiko (1994an), Thailandia (1997an) nahiz hego-ekialdeko Asia osoa (1997-1998, Indonesian adibidez istilu larriak egon ziren), Errusia (1998), Brasil (1999), Turkia (2001) eta Argentina (2000-2001). Azken kasu hau, corralito[4] delakoa barne, bere porrot gordina izan zen, Camdessusek herrialde hori adibide positibo eta eredugarritzat hartu zuelako aurreko urteetan[5]; ezpairik gabe hauxe izan zen bere kargua behar baino lehenago uzteko arrazoietakoa. Rubens Ricupero Komertzio eta Garapenaren gaineko Nazio Batuetako Konferentziako (ingelesez: United Nations Conference on Trade and Development, UNCTAD) idazkari nagusiak bere "Komertzio eta garapenaren gaineko txostenean"[6] liberalizazio-politikak « Ekialde Urrunean eta Errusian anabasa sortu eta Latinoamerikan erdietsitako aurrerapenak neutralizatu » zituela iritzi zion.
Honegatik guztiagatik NDFren kargua utzita ere, NBEren aholkulari ofizial eta ofizioso diren mundu mailako zenbait elkartek 2015 arte ura kontsumitzeko moduan dauden lagunen (1400 miloi) kopurua erdira murrizteko beharrezkoak diren azpiegiturak aurreikusteko ardura eman zioten. Bere proposamena orduan % 90an esku publikoetan zegoen alor honetan sektore pribatua sartu eta trikimaina publiko-pribatuak sortzea izan zen.
2004an orduan ekonomia ministroa zen Nicolas Sarkozyk hala eskatuta "Camdessus txostena" izena hartuko duen eta benetako titulua Le sursaut, vers une nouvelle croissance pour la France ("Izualdia, Frantziarentzako hazkunde berri baterantz") zuena idatzi zuen, non asteko 35 orduak kentzea, SMICera (Frantziako gutxieneko soldata) diru gutxiago bideratu eta erretiroa hartzen duten bi funtzionariotatik bakarra ordezkatzea proposatzen zuen. Horrek neurri handi batean presidente izango zenaren programa inspiratu zuen: bere "oheburuko liburua" zela esaten zuen Sarkozyk berak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Camdessus |